UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak 'Pobrezia eta emakumea' mikrokontakizuen lehiaketea iragarri dau

Bizkaie! 2014-10-06 14:51   kulturbiz

UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak Pobrezia eta emakumea mikrokontakizunen lehiaketea antolatu dau alkartasunagazko sensibilizazinoa bultzatzeko. Txapelketan UPV/EHUko kide diran guztiek hartu leikie parte (ikasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontratautako beste langile batzuek).

UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak Pobrezia eta emakumea mikrokontakizunen lehiaketea antolatu dau alkartasunagazko sensibilizazinoa bultzatzeko. Txapelketan UPV/EHUko kide diran guztiek hartu leikie parte (ikasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontratautako beste langile batzuek).

Mikrokontakizunak gehienez 150 berbakoak izango dira (izenburua eta ezizena kontau barik), euskeraz edo gaztelaniaz idatziak, originalak eta argitarabakoak izan behar dabe. Lehiakide bakotxak gehienez mikrokontakizun bi aurkeztu leikez.

Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da eta ondoko posta elektronikora bialdu behar dira: concursomujer07@gmail.com. Parte-hartzaileek mezu elektronikoagaz batera bialdu beharko dabe euren mikrokontakizuna word formatuan (fitxategi horrek izenburua, testua eta ezizena besterik ezin dau jaso). Mezuan idatzi beharko ditue datu personal guztiak (izena, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa; eta ikasleak badira, matrikulearen ordezkagiria). Parte-hartzaile bakotxari hartu-agiri bat bialduko jako.

Epaimahaiak balorauko ditu lanen originaltasuna, sormenari jagokonez eginiko ahalegina eta kontakizunak transmitiduten dauen alkartasuna edo itxaropena. Hizkuntza bakotxean hiru sari emongo dira: kontakizun onenari saria (300 € eta diplomea), akzesita (200 €) eta bozketa edegiaren bidez erabagita, kontakizun onenari saria (100€ eta diplomea).

Sariak banatzeko ekitaldia 2014ko abenduaren 10ean izango da, 12:00etan, Leioako Campuseko Biblioteka Nagusiko hitzaldi-aretoan, Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena ospatzeko. Irabazleek euren mikrokontakizuna irakurriko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu