Liburu digitalak maileguan emoteko dauen proiektua aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak Bartzelonako Liber azokan

Bizkaie! 2014-10-03 12:46   kulturbiz

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datozen asteetan jarriko dau martxan liburu digitalak maileguan itxiko dituan zerbitzu barria. Honi esker, liburutegietako 500.000 erabiltzaile baino gehiagok (danak be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideak) katalogo digitalak eskaintzen dituan tituluak hartu ahal izango ditue maileguan.

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak berbaldia emon eban bart Bartzelonako Liber 2014 Nazinoarteko Liburu Azokan, Eusko Jaurlaritzeak liburu digitalak maileguan emoteko abiarazo dauen proiektua azaltzeko. Egitasmoak, barritzailea eta bakarra izanik Estaduan, sektoreko profesionalen artean ikusmin handia sortu dau, azaldu dabe Jaurlaritzako iturriek.

Argitaletxeen eta liburuzainen arteko lankidetzea eredu barria aro digitalean izenburuko berbaldia emon dau Muñozek, liburu digitalak maileguan ixteko proiektuaren ezaugarri nagusiak azaltzeko. Ekimenaren izaera partekatua eta adostua nabarmendu ditu gehienbat. Geuk sortutako plataforma teknologiko publiko batean oinarritua egongo da proiektua, baina, gainera, liburuzainek eurek hautatuko ditue katalogoa osotzeko erosiko diran tituluak, irakurleen eskaerak aintzat hartuta. Izan be, liburutegietako arduradunak dira erabiltzaileek zer irakurri nahi daben ondoen dakitenak. Editoreakaz berbatutako akordioan dau oinarria proiektu honek eta irauteko asmoz jaio da, ondorengo urteetan zabaltzeko eta sakontzeko konpromisoa hartuta, esan dau.

Euskadiko Liburutegi Digitala Eusko Jaurlaritzearen, editoreen eta liburutegien arteko adostasunetik sortutako proiektua da, eta ingurune digital barrian editoreei babesa emoteko helburua dauka. Ekimen aitzindaria da Estaduan, eta eremu digitalean irakurzaletasuna bultzatzea dau helburu, gizarteko sektore guztietan, baina gazteenen artean gehienbat.


Mailegu digitala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datozen asteetan jarriko dau martxan liburu digitalak maileguan itxiko dituan zerbitzu barria. Honi esker, liburutegietako 500.000 erabiltzaile baino gehiagok (danak be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideak) katalogo digitalak eskaintzen dituan tituluak hartu ahal izango ditue maileguan.

Plataformeak aldiko lan bat bakarrik mailegatuko deutso bazkideari, gehienez be 21 egunean irakurteko. Urteko egun guztietan eta eguneko 24 orduetan erabilgarri egongo da plataformea, eta mailegua bi eratan egin ahal izango da: bazkideak liburua bere gailura jaisteko aukerea izango dau batetik, edo streaming moduan irakurtekoa, bestetik.

Plataforma hau eregiteko teknologia Eusko Jaurlaritzeak garatu dau. Era honetan, teknologia horren autonomia bermatu da, erabilereagaz atzemon daitekezan hobekuntzak txertatu ahal izateko, bai eta liburuzain, editore nahiz irakurleen eskaerei leku egiteko be.

Bestalde, Imanol Agote Kultura Ondarearen zuzendariak be Liber azokearen barruan antolatutako mahai-inguru batean parte hartuko dau gaur arratsaldean, Liburu elektronikotik haratago: app, bideo, musika, zinema eta abarrak izenburupean. Agoteren mahaikide izango dira Lluis Pastor Espainiako Unibersidade-Argitaletxeen Alkarteko presidentea eta Carme Fenoll Kataluniako Generalitateko Liburutegi Zerbitzuko burua.

Estaduko liburu azokarik garrantzitsuenaLiber azokea urriaren 1etik 3ra dago Bartzelonan. Sektoreko profesionalentzat hitzordu garrantzitsua izanik, aurten be euskal editore asko hurreratu da bertara. Eusko Jaurlaritzeak azokan ezarri dauen stand bategaz osotu dau bere presentzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu