Bizkaiko Foru Liburutegiak ate edegien jardunaldiak egingo ditu urriaren 23an eta 24an

Bizkaie! 2014-10-16 11:02   kulturbiz

Bizkaiko Aldundiak urriaren 24ko Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau eta ate edegien jardunaldiak antolatu ditu Foru Liburutegian urriaren 23an eta 24an. Bisita gidatuak egingo dira, eta gainera, salbuespen legez, kubora sartu ahal izango da.

Bizkaiko Aldundiak urriaren 24ko Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau eta ate edegien jardunaldiak antolatu ditu Foru Liburutegian urriaren 23an eta 24an. Bisita gidatuak egingo dira, eta gainera, salbuespen legez, kubora sartu ahal izango da.

Kontuak kontu, urriaren 23an eta 24an, normalean jentearentzat zarratuta egoten diran liburutegi barruko guneak bisitau ahal izango dira, besteak beste, kuboa. Foru Liburutegiko biltegietako bat da kuboa, bitxiena, akaso, beirazko egitureari esker, urian protagonismo berezia emon deutsien hiru erronka estetikori erantzuten deutselako.

Kanpoko fatxadan, munduko hizkuntza gehienetan idatzitako irudi serigrafiatuak ikusten dira. Egunean zehar, Foru Jauregiaren atzeko fatxadea islatzen da, eta, aldi berean, barruan gordetako liburuak atzemoten dira. Gauez, argiztapen berezi bat erabilita, funts bibliografikoen irudia proiektetan da.

Kristalezko biltegia 2007ko zemendiaren inaugurau zan, birgaitutako eraikinaren multzoagaz batera. Foru Liburutegiaren bildumearen zati bat gordeten daben sei pisu ditu. Eraikineko giroa papela egoera onean mantentzeko egokituta dago, eta segurtasun neurri zorrotzak dagoz. Hori dala eta, baimena daben langileak baino ezin dira sartu. Salbuespena da ateak jenteari edegiteko jardunaldi hau, kuboaren barrualdea ezagutzeko aukerea eskainiko baita.

Jarduera honetan parte hartzeko, izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 14tik 24ra. Bisitaldia egin nahi daben personak liburutegian bertan (Diputazino kalea, 7) emon leikie izena, edo telefonoz (94 406 77 02) deitu leikie. Erreserbea liburutegian bertan edo telefonoz egiteko ordutegia hau da: 08:30etik 19:30era, eten barik. Era berean, helbide elektroniko honetan egin daiteke erreserbea: foru_liburutegia@bizkaia.net. Bisitaldiaren berezitasuna kontuan hartuta, talde bakotxean sei persona sartuko dira, gehienez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu