15 herrialdetako 111 joko ikusgai V. hóPLAY Lehiaketan

Bizkaie! 2014-10-14 14:32   kulturbiz

Zemendiaren 27tik abenduaren 3ra izango da V. HóPLAY, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketea, sektorearen ezinbesteko hitzordua. Lehiaketa honen helburu nagusia bideo-joko independenteen produkzinoak sustatzea da, euren originaltasuna, sormena eta barrikuntzea balore bereizgarriak izanik.Azaroaren 27tik abenduaren 3ra, AlhóndigaBilbaon egingo da Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren bosgarren edizioa

Zemendiaren 27tik abenduaren 3ra izango da V. HóPLAY, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketea, sektorearen ezinbesteko hitzordua. Lehiaketa honen helburu nagusia bideo-joko independenteen produkzinoak sustatzea da, euren originaltasuna, sormena eta barrikuntzea balore bereizgarriak izanik.

Aurten 15 herrialde desberdinetako 111 jokok parte hartuko dabe. Danetara, 13 euskal joko dagoz, 73 estadukoak eta 25 beste herrialde batzuetatik datoz: Holanda, Portugal, Israel, Errusia, AEB, Frantzia, Alemania, Singapur, Brasil, Senegal, Danimarka, Kanada, Norvegia eta Uruguaitik, hain zuzen.  Epaimahaiak hile honetan zehar finalistak aukeratuko ditu eta izenak urriaren 31tik aurrera jakinarazoko dira. Zemendiaren azken astean estaduko eta nazinoarteko jokoetarako Sail Ofiziala izango da eta euskal bideojokoetakoa. Zemendiaren 28an sari banaketea egingo da hóPLAY galan, Euskal Bideo-jokoen Egunagaz bat eginez, eta aukerarako programautako networking ekitaldi bat egongo da.

Nobedade lez, urte honetan bideo-joko sortzaileek euren proiektuak azaldu ahal izango deutseez nazinoarteko komunikabide espezializatuetako kazetariei, berbarako, Pocket Gamer, AppSpy, 148apps , Kotaku, The Observer, Pocket Tactics, Edge, Wired, Gamespot, GamesRadar edo The Guardianekoei.


hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko V. Lehiaketea

Bosgarren urtez, Bilboko Alondigeak Bideo-Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketea antolatu dau, urtean zehar erreferente bilakatu dan ekitaldia, Bilbon aisia elektronikoaren sormenetik eta nazinoarteko arte interaktibotik datozen joera ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozial desbardinak proiektetako. 2014ko edizinoak ondoko helburua ditu:

1. Ekitaldiaren eta euskal enpresen sustapena eta nazinoartekotzea bultzatu nahi da atzerriko proiektuen parte-hartzea handiagotuz eta bisitari atzerritar gehiago lortuz. Euskal enpresak sektorearen egileakaz hartu-emonetan jartea eta euren ospea nazinoarteko mailara zabaltzea bilatzen da.

2. V. edizino honetara arte egindako ibilbidearen balantzea egin nahi da Euskadiko sektoreari atzera begiratuz eta gaurko errealidadeari argazkia aterata. Aurreko edizinoetan hóPLAYk 100.000€ baino gehiago banatu ditu sarietan, 34.000 bisitari baino gehiago batu zituan eta edizino honetan bigarren mailako 600 ikasle baino gehiagok lantegi antolatuetan parte hartuko dabe.


Enpresa lokaletarako laguntzinoa

hóPLAY14k bideo-joko enpresa lokaleentzako laguntzinoari eutsiko deutso. Horretarako, enpresa lokalak eta etorriko diran kanpoko enpresen arteko topaketak egingo dira. Horrezaz gan, enpresa lokalei aukerea emongo jake komunikabide espezializatuko kazetariei beren proiektuak azaltzeko, Steel Mediaren talde britainiarraren laguntzinoaari esker. Komunikabide hau bideojokoetan eta appsetan espezializauta dago eta hilero 45 miloe irakurle baino gehiago ditu.

Bosgarren urtez, hóPLAYk sektore indieko tapaketa parebakoa izaten jarraitzen dau. Emoten diran sariak onokoak dira: jatorrizko ideia hobea, diseinu sortzaile hobea, soinu–musika hobea, jolasteko erraztasun hobea eta euskal bideo-joko hobea (Bilbao Ekintza saria).

Sail Ofizialak 27 eta 28 egunetan zehar epaimahaiak aukeratutako bideo-jokoak aurkeztuko ditu profesionaleei eta estudio bakotxaren sortzaileak ezagutu nahi dituen zaleei jardunaldi edegi batzuetan. 28an, Big Indie Pitcha ospatuko da: nazinoarteko komunikabideentzako pitching ekitaldia.

Azkenik, 28an, hóPLAY14ko Sari Banaketearen Galea ospatuko da eta geroago Delirium Studiosek eta Indie Burguer Developerek (estaduko garatzaile independenteeko alkarteak) jai bat antolatu dabe networking-jarduera desbardinakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu