EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia martxan da

Bizkaie! 2014-10-24 12:27   kulturbiz

Bost alkarte dira bazkide sortzaileak, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Musikari Euskal Herriko musikariak, Bertsozale Elkartea eta Irudika euskal irudigileen alkarte profesionala. Euskal sortzaile guztiak agentzia berean batzeko aukerea eskaintzen ddau, egile eskubide guztiak leku beretik kudeatzea. Igor Estankona idazlea da EKKIko idazkaria.

Asteon Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian argitaratu danez, Eusko Jaurlaritzeak baimena emon deutso agentziari jardunari ekiteko. 2011n hasi ziran agentzia sortzeko idea garatzen, Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJk diputaduak eskumena Gasteizera ekartea lortu ebanean.

Euskal Kulturgileen Kidegoak daborduko Euskal Herrian jarduten daben SGAE, Cedro, Egeda edo DAMA alkarteen antzeko zerbitzua eskainiko dau. EAEko egileei zuzendutako agentzia bada be, euskerearen lurralde osora zabaltzeko asmoa daukie, hau da, Nafarroa, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherera.

Euskal sektore kulturaleko sortzaile guztiak -idazle, musikari, gidoigile eta abar- batuko ditu EKKIk, lehiatila bakarrean. Euskal kulturearen neurriak, ganera, ahalbidetu egiten dau danak alkarte bakarrean batzea. Hamabi egile bazkidetu dira dagoeneko. EKKI egile eskubideak modu hurrekoan eta gardenean kudeatzea da bazkide sortzaileen asmoa. Laster egingo dabe lehenengo batzar orokorra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu