Alex Angulo aktorea omenduko dabe gaur Bilboko Campos Eliseos antzokian
2014-07-23 11:12 kulturbizAktore erandiotarraren lagun, senide eta arte eszenikoetako lankideek omenaldia egingo deutsie eguaztenean, arrastian, Bilboko Campos antzokian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta ordubete ingurukoa izango da. Publikoari edegita egongo dala jakinarazo dabe, omenaldi xumea izango da, berak nahiko leuken modukoa.
Alex Angulo aktore erandiotarra hil da
2014-07-21 10:46 kulturbizAtzo arrastian, 17:30 aldera kotxe istripua izan eban Alex Angulo aktoreak Errioxako Fuenmayor herrian. Kaminotik urten zan kotxea, eta bertan hil zan, Errioxako Gobernuko ordezkaritzeak azaldu dauenez. Bendita Calamidad pelikulearen filmazinora joian, Zaragozara. Bertan behera laga dabe filmaketea.
Gaur emongo deutsie azken agurra Nestor Basterretxeari
2014-07-14 10:39 kulturbizNestor Basterretxearen omenezko kultur ekitaldia gaur arratsaldeko 20:00etan egingo dabe, Donostian, Zorroagako eleizea zan eraikinean. Omenaldi zibila izango da. Ekitaldia edegia izango da eskulturgile eta margolariari azken agurra emon nahi deutson edozeinentzako.
Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da
2014-07-11 14:57 kulturbizAtzo, 2014ko garagarrilaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zan Donostian, 82 urte zituala. Bere aldeko hileta eleizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.
IX. Tene Mujika bekea Debako zentral nuklearraren proiektua ikertzeko
2014-07-11 13:53 kulturbizDebako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika sariaren deialdi barri bat egin dabe, 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dauena, Deban eregi nahi izan zan zentral nuklearraren proiektua eta haren inguruko gorabeherak ikertzeko. Proiektuak 2014ko abenduaren 12ra arte bialdu daitekez helbide honetara: artxiboa@deba.net
'Karmel' aldizkariak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Bilbon
2014-07-10 15:14 kulturbizHitzarmenak Karmel aldizkariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, euskereari eta euskal kulturearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskerearen jakitea, erabilerea zein haren aldeko sustapenaren ikerketea, dibulgazinoa eta sentiberatzea izango dira, batez be, bien arteko hitzarmenaren asmoak.
Oraindik aurrera, Plateruenako gestinoa parte-hartzean oinarrituko da
2014-07-03 15:22 kulturbizJoan dan seihilekoan Plateruenaren inguruko gogoetan ibili dira Durangaldeko alkarte, sortzaile eta kulturzaleak, EHUko Parte Hartuz ikertaldeak gidatuta. Zilarberritzen izeneko prozesu parte-hartzaile honetatik sei lerro estrategiko ondorioztatu ditue.
Letren Terrazek irakurketea eta aisialdia aterako ditue Getxoko kaleetara udan
2014-07-02 11:29 kulturbizDanetara, 2.000 liburuz osotutako funtsa eskainiko deutseez Letren Terrazek erabiltzaileei, eta holan, udal liburutegien arduradunek hautatutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be egongo da. Azken finean, udarako eta batez be umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimenaren helburu nagusia.
UEUren 42. Udako Ikastaroak gaur, hilak 30, hasiko dira Eibarren
2014-06-30 10:37 kulturbizMusikearen erabilerea eta bizipena Ume Hezkuntzan (bagilak 30 eta garagarrilak 1), Literaturearen ahozko baliabideak: zelan kontau ipuinak eta olerkiak umeei (garagarrilak 3 eta 4), Publizidadea euskeratik eta euskeraz: zelan asmau zure erakundearen komunikazinoan (garagarrilak 1 eta 2), Herrigintza eta formakuntza politikoa (bagilak 30) eta NoSQL datu-baseak. MongoDB (garagarrilak 2 eta 3) dira aste honetako ikastaroak.
Bilboko Alondigako Mediatekeak 'Irakurri, plazer eta eskubide bat' erakusketea antolatu dau
2014-06-27 14:22 kulturbizBilboko Alondigako Mediateka BBK-k garagarrilaren 1etik 20ra bitartean, Irakurketa Erraza kontzeptuari buruzko Irakurri, plazer eta eskubide bat erakusketea jarriko dau martxan. Irakurketa Errazako materialeak arreta bereziz eginda dagoz, arazo sozial, psikiko edo bestelako arrazoiakaitik irakurteko zein ulertzeko zailtasunak dituen edozein personak irakur daian.
Kulturearen Euskal Kontseilua goitik behera barritua
2014-06-26 13:51 kulturbizTalde barrituak atzo egin eban lehenengo bilerea Gasteizen (53 kideetatik 37 barriak dira), Lehendakaritzaren egoitzan, eta Kultura Auzolanean plana egokitzen, garatzen eta ebaluetan hasi dira. Proiektu horrek kulturearen eremuan aurten eta 2015ean egin beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak batu ditu dokumentu batera.
Azkuek Cleto de Alaña musikariari eskainitako 'Vizcaytik Bizkaira' liburua dohaintzan emon deutsie Euskaltzaindiari
2014-06-25 11:16 kulturbizXabier Errotaetxe Latxiondo euskaltzaleak Resurreccion Maria Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) liburuaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak hartu eban liburua atzo, bagilaren 24an.
Daniel Lozanoren 'Casus Belli/Mea Culpa' proiektua Deustuko zubian ikusgai
2014-06-24 17:19 kulturbizGaragarrilaren 14ra arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Daniel Lozanoren Causas Belli/Mea Culpa artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoaren barruan, hau da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben ikasle eta ikerlari talde batek sortu eta garatutako ekimenean.
Bagilak 27, Bizkaiko Kultur Txartela erosteko azkenengo eguna
2014-06-24 11:16 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuen konsumoa sustatzeko martxan ipinitako Bizkaiko Kultur Txartela deskontu txartela erosteko azkenengo eguna barikua da, bagilaren 27a. Hiru txartel mueta eskuratu daitekez, eta danak emoten dabe 40 euroko gastua egiteko aukerea. Kutxabaken orotarako kutxazainetan erosi daitekez, Bizkaian.
José Luis de la Lombanaren New Yorkeko ibilerak jaso ditue Josu Erkorekak eta Iñaki Anasagastik
2014-06-12 10:36 kulturbizJosu Erkorekak eta Iñaki Anasagastik argitara ekarri dabe ia ahaztuta egoan José Luis de la Lombana y Foncea (EAJko abertzalea eta ekintzailea) arabarra, Gerra Zibilaren eta Diktadurearen urteetan ezin sinistuzko lana egin ebana erbestetik, Europarako bakea eta orduan Estadu totalitario frankistearen uztarripean egoan Euskal Herriarentzat askatasuna eskatzeko.
UEUk 25 ikastaro eskainiko ditu Eibarren
2014-06-11 15:44 kulturbizUEUk 25 ikastaro antolatu ditu aurten Eibarko Markeskoa jauregian, pasa dan urteko arrakastea bardintzeko helburuagaz. Azken bi urteetan baino egoera hobean, udako ikastaroek jakintza eta personak saretzeko helburua dabe, eta bagilean hainbat berbaldi edegi be antolatu dira Baiona, Bilbo eta Iruñean. Ikastaroei buruzko informazino guztia www.ueu.org helbidean dago.
Gipuzkoako Aldundiak eta Galtzagorri alkarteak irakurzaletasuna sustatuko dabe alkarregaz
2014-06-10 13:58 kulturbizGaltzagorri alkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe ume eta gazte literaturea sustatzeko asmoz. Galtzagorrik, modu honetan, Liburuen Altxorra eta Liburu Gaztea literatura saria ekimenak antolatu eta gauzatuko ditu Gipuzkoan.
'Interbentzino artistikoak Deustuko zubian' proiektuaren bigarren erakusketea
2014-06-09 18:41 kulturbizUPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle eta ikerlarien 7 sormen aurkeztuko dira urrira bitartean. Bagilean zehar, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Catherine Salazaren Pregonan vino y venden vinagre artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren barruan.
IV. Irudimena sormen lehiaketeak baditu irabazleak
2014-06-09 15:50 kulturbizAzkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena, sormena saritzen dauen lehiaketearen sariak banatu ditue Bilboko Euskararen Etxean. Laugarren edizino honetan danetara 66 lan aurkeztu izan dira, horreetatik 25 parte-hartzaile Iparraldekoak izan dira, 18 Hegoaldeko biztanleak eta beste bi lagunek diasporatik parte hartu izan dabe.
Crowdfunding kanpainea Walter Benjamin euskeratzeko
2014-06-09 15:13 kulturbizWalter Benjamin XX. mendeko literatura kritikari eta filosofo nagusienen artean dago. Autore honek humanidadeetako alor desbardinei egindako ekarpena handia eta bere obra sano aberatsa eta zabala dan arren, euskal irakurleok ez dogu oraindino funtsezko lan horreek gure hizkuntzan irakurteko aukerarik.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...