Bagilak 27, Bizkaiko Kultur Txartela erosteko azkenengo eguna

Bizkaie! 2014-06-24 11:16   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuen konsumoa sustatzeko martxan ipinitako Bizkaiko Kultur Txartela deskontu txartela erosteko azkenengo eguna barikua da, bagilaren 27a. Hiru txartel mueta eskuratu daitekez, eta danak emoten dabe 40 euroko gastua egiteko aukerea. Kutxabaken orotarako kutxazainetan erosi daitekez, Bizkaian.

Erabiltzaileek kultur produktuak eta Bizkaian museoak bisitetako edo kultur ekitaldietara joateko sarrerak erosi ahal ditue, %20, %30 eta %40ko deskontuekaz, erositako txartel muetaren arabera. Bizkaiko Kultur Txartelaren udabarriko kanpainea martiaren 31n hasi zan eta, orain arte, salgai ipinitako 30.450 txarteletatik 8.979 saldu dira (%29,48).

A muetako txartelak, 32 euro balio dauena, edozein kultur produktutarako balio dau (B edo D muetetako txartelekaz erosi daitekezan produktu eta zerbitzuak izan ezik). B muetako txartelak 28 euroko prezioa dauka, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinemea, antzerkia, kontzertuak) eta museoak bisitatetako erabili ahal da. D muetako txartelak 24 euroko prezioa dauka eta euskeraz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinemea, antzerkia, musika-kontzertua) erabili daiteke.

Produktuak eta sarrerak kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean erosi beharko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu