Gaur emongo deutsie azken agurra Nestor Basterretxeari

Bizkaie! 2014-07-14 10:39   kulturbiz

Nestor Basterretxearen omenezko kultur ekitaldia gaur arratsaldeko 20:00etan egingo dabe, Donostian, Zorroagako eleizea zan eraikinean. Omenaldi zibila izango da. Ekitaldia edegia izango da eskulturgile eta margolariari azken agurra emon nahi deutson edozeinentzako.

Nestor Basterretxearen omenezko kultur ekitaldia gaur arratsaldeko 20:00etan egingo dabe, Donostian, Zorroagako eleizea zan eraikinean. Omenaldi zibila izango da. Ekitaldia edegia izango da eskulturgile eta margolariari azken agurra emon nahi deutson edozeinentzako. Agurreko kultur ekitaldian parte hartuko dabe, besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak eta Mixel Etxekopar eta Jean Mixel Bedaxagar abeslariek. Han izango dira Bermeoko lagunak be.

Ez dabe beilategirik jarri; etxean izan dabe gorpua. Azken asteetan makalik egon ondoren, pasa dan zapatuan hil zan Nestor Basterretxea, Hondarribiko etxean, 90 urte zituala.

Nestor Basterretxea Bermeon jaio zan, 1924ko maiatzaren 6an. Arkitektoa izan nahi eban gaztetatik, baina trabak topau zituan bidean: 1936an, familiagaz erbesteratu zan Frantziara, eta, II. Mundu Gerrea hasi zanean, Buenos Airesera joan ziran. Publizidaderako hainbat marrazki egin zituan, eta orduan ekin eutson ibilbide artistikoari. 20 urtegaz marrazkilari trebea zan eta arkitektura tekniko ikasketak hasita zituan arren, diseinatzaile lanak egiten zituan; Emilio Pettoruti margolari argentinarra eukan irakasle. 11 urte igaro zituan han. Ordutik Euskal Arte Eskoletako kide, gerra osteko euskal artearen suspertzaile eta erreferente nagusietakoa izan da. Zinemagintza garaikidean, margolaritzan, eskulturan eta diseinuan be eredu izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu