Daniel Lozanoren 'Casus Belli/Mea Culpa' proiektua Deustuko zubian ikusgai

Bizkaie! 2014-06-24 17:19   kulturbiz

Garagarrilaren 14ra arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Daniel Lozanoren Causas Belli/Mea Culpa artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoaren barruan, hau da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben ikasle eta ikerlari talde batek sortu eta garatutako ekimenean.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasle eta ikerlarien 7 sormen aurkeztuko dira urrira bitartean Bilboko auzoan. Garagarrilaren 14ra arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Daniel Lozanoren Causas Belli/Mea Culpa artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoaren barruan, hau da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben ikasle eta ikerlari talde batek sortu eta garatutako ekimenean.

Hirugarren edizino honetan zazpi interbentzino artistiko egingo ditue eta urrira bitartean erakutsiko dira bata bestearen ondoren.

Daniel Lozano UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko hirugarren mailako ikaslea da, eta bere lanaren asmoa honakoa da: Gatazka danatan, bai norberari eragiten deutsiezan horreetan, bai gatazka politikoetan sortzen diran intentzinoak, bigarren intentzinoak eta erruak mugarriztatuko dituan espazioak lortzea. Zubia batasunaren, fusinoaren, su-etenaren, anaitasunaren eta adiskidantzearen sinbolo legez.

Juan Pablo Orduñez Mawatres da Interbentzio artistikoak Deustuko zubian proiektu honen sortzailea eta zuzendaria eta Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Artea eta Teknologia Saileko irakaslea, koordinatzailea. Ekimena, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzearen, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzeagaz gauzatuko da. Ekimen honegaz, inguruak iruntsitako iragan industrialaren elementu hau (Deustuko Zubia) berreskuratu nahi da hainbat interbentzino artistikoren eszenatoki lez erabilteko.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu