Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak idazle bilbotarraren omenezko VII. Poesia Lehiaketea deitu dabe
2014-04-04 11:36 kulturbizBagilaren 16ra arte, lanak papelean nahiz webgunearen bitartez aurkeztu ahal izango dira. Papelean aurkeztu ezkero, Barrainkuako Kultur Etxera (Barrainkua, 5) helarazo behar dira, eta Interneten, gaztelaniazko lanak ondoko helbidera eta euskerazkoak, barriz, beste honetara bialdu daitekez.
Kaleko ikuskizunak idazten ikasteko jardunaldia egingo dabe Umore Azokearen aurrerapen moduan
2014-04-03 15:42 kulturbizEkimen honek espazio publikoan plazaratzeko helburua daben ikuskizunen idazketeari helduko deutso eta Pierre Berthelot (Périgueux-Frantzia, 1956), Generik Vapeur konpainia frantziarraren zuzendaria izango dau gidari.
Jon Bilbao Katedrea martxan dago Nevada-Renoko Unibersidadean
2014-04-02 15:48 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak Jon Bilbao Katedra barria sortu dau AEBetako Nevada-Renoko Unibersidadean, eta eta Pedro J. Oiarzabal doktore eta Deustuko Unibersidadeko ikertzailea izango da arduraduna. New York, Chicago, Frankfurt eta Liverpool urietako unibersidadeetako katedretan aurten egingo diran egitasmoak be azaldu zituen Etxepareko arduradunek.
Apirilak 2: Ume eta Gazteentzako Liburuaren Eguna
2014-04-01 18:36 kulturbizBilboko Udalaren sare publikoa osotzen daben 16 liburutegiek umeei nahiz helduei zuzendutako berrogeita hamar kultur-jarduera inguru antolatu ditue hurrengo hiruhilekorako (apirilerako, maiatzerako eta bagilerako). Programa honetan, Ume eta Gazteentzako Liburuaren Eguna (Apirilak 2) eta Liburuaren Eguna (apirilak 23) ospatzeko ekitaldiak nabarmendu behar dira.
Ekain Rojo ikerlari donostiarrak 'Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian' liburua argitaratu dau
2014-03-31 14:26 kulturbizFutbola eta nazino nortasunei buruzko tesiaren ganeko liburua kaleratu barri dau Ekain Rojo kazetari eta ikerlari donostiarrak, Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian (Utriusque Vasconiae). 1920ko Joku Olinpikoak hartu ditu abiapuntu egileak.
Kultura Auzolanean kultur arloa koordinetako ekimena aurkeztu dabe
2014-03-27 10:48 kulturbizBizkaia, Araba eta Gipuzkoako kultur politiken koordinazinoa ahalbidetuko dauen beharrerako marko barria sortu dau Eusko Jaurlaritzeak, Kultura Auzolanean 2014-2015. Erakundeen arteko adostasunaren emoitzea dala esan eben aurkezpenean, eta daborduko egin beharreko 20 proiektu jasoten ditu. Kultur eragile eta herritarrek www.kulturaauzolanean.net atariaren bidez parte hartzeko aukerea daukie.
Bizkaiko Kultur Txartela programearen bigarren zatia martiaren 31n hasiko da
2014-03-25 14:30 kulturbizBizkaiko Kultur Txartela programearen bigarren fasea aurkeztu dau Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak. Martiaren 31n hasiko da martxan, eta danetara 30.450 bonu ipiniko ditue salgai. 345.000 euro bideratuko dira udabarriko kanpaina honetarako.
Bartzelona, Madril, Mosku, Kalifornia eta Brnon Euskera eta Euskal Kultura irakurle izateko deialdia martxan da
2014-03-25 10:34 kulturbizEuskera eta Euskal Kulturako sei irakurletza aukeratzeko deialdia zabaldu barri dau Etxepare Euskal Institutuak. Danetara, 96.900 euro bideratuko dira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da. Zehaztasun guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ditue.
Jasone Osoro da EIEren buru barria
2014-03-24 14:43 kulturbizJoandako zapatuan, Baionan batu zan Euskal Idazleen Elkartearen batzar orokorra, eta aho batez hartu eben erabagia. Osorok Ander Iturriotzen lekua hartuko dau. Osorok Joxemari Karrere, Pako Aristi, Cristina Lasa, Josune Muñoz, Asier Serrano eta Jon Martin izango ditu bidelagun, alkarteak jakinarazo dauenez.
Badator Euskal Herria Zuzenean
2014-03-21 13:33 kulturbizLapurdin, Lekorneko Garroa gazteluan, bagilaren 27tik 29ra izango diran berbaldiak iragarri ditue antolatzaileek eta apirilean jakinarazoko dabe musika egitaraua. Eztabaida eta gogoeta guneagaz abiatuko da aurten jaialdia. Herri zapalduen adierazpen gune bilakatu nahi dabe aurten jaialdia, aniztasunaren eta alkartasunaren indarrak elikatzeko asmoagaz.
Omako basoa lehengoratzen dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU
2014-03-20 13:23 kulturbizZugatzak eta euren kokalekua erroldatu eta katalogau ostean, Agustin Ibarrola artisteak 1982 eta 1985. urteen artean Omako basoan egindako pinturak lehengoratzeko jardunean dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea. Egilea bera eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua izan dira Kortezubin.
Iñaki Alegria da UEUko zuzendari barria
2014-03-17 11:25 kulturbizUEU irabazi-asmorik bako eta Onura Publikoko autormena dauen kultur alkartea da. Bere helburu nagusia Euskal Unibersidadea sortzea da, baina horregaz batera, euskerearen eta unibersidadearen arteko zubiak eregi, euskal komunidade zientifikoaren topagune izan eta unibersidade-gaiak produzidu eta gizartearen esku jarten egiten dau lan.
Blas de Oteroren Eguna hartuko dau gaur 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' ekimenak
2014-03-14 10:33 kulturbizEgunotan Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur jarduera dagoz Bizkaiko uriburuan Bilbao-Santander Bertatik bertara egitarauaren barruan. Gaur, martiak 14, Blas de Oteroren inguruan jardungo dabe Bidebarrietan. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokea eta trenbideari buruzko erakusketea be ipini ditue
Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da
2014-03-13 12:44 kulturbizAtzo, 2014ko martiaren 12an, Jose Antonio Retolaza Kili-kili personaiaren eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, euskerearen aldeko ekintzaile eta ohorezko euskaltzaina hil zan Bilbon, 84 urte zituala. Haren aldeko hileta eleizkizuna gaur, martiak 13, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko Done Bikendi parrokian.
Euskadiko hizkuntza-industriek 278 miloe fakturau zituen 2013an
2014-03-12 17:33 kulturbizEuskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturau zituan igaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dagozan biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi dau langile-kopurua % 1,26 areagotu dala 2013aren aldean.
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 26. edizinoa aurkeztu dabe Donostian
2014-03-11 14:04 kulturbizEuskarazko kazetaritzan, prensa idatzian, irratian, telebisinoan edo Interneten 2013ko maiatzetik 2014ko maiatzera bitartean egindako lanik onenak nabarmenduko ditu 26. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak.
Martxan dira 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' kultur topaketak
2014-03-11 13:17 kulturbizBilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko uriburuan. Martiaren 16ra arte, Santanderreko kulturearen alderdi azpimarragarrienak ezagutzeko aukerea daukagu; antzerkia, argazkigintzea, musikea, zinemea eta abar. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokeak zarratuko dau egitaraua, astegoienean.
Euskal ikasketen irakaslea hautatzeko deialdia zabalik dago Liverpooleko Unibersidadean
2014-03-10 10:50 kulturbizLiverpooleko Unibersidadeko Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen behin betiko lanpostu bat sortu dau, eta izena emoteko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon
2014-03-06 09:48 kulturbizBilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) jaio zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.
2014ko Gure Artea sarien deialdia martxan
2014-03-05 10:49 kulturbizCristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Gure Artea sariak arautu eta horreetarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dabe helburu sariok.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...