Euskal ikasketen irakaslea hautatzeko deialdia zabalik dago Liverpooleko Unibersidadean
2014-03-10 10:50 kulturbizLiverpooleko Unibersidadeko Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen behin betiko lanpostu bat sortu dau, eta izena emoteko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Liverpooleko Unibersidadeko Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen behin betiko lanpostu bat sortu dau, eta izena emoteko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Aitatu iturrien arabera, unibersidade ingelesa aitzindaria da euskal hizkuntzearen eta kulturearen nazinoarteko sustapenean, euskal gaiei buruzko irakaskuntza eta ikerketeari jagokenez.
Liverpooleko zentroak Etxepare Institutuko Euskera eta Euskal Kultura irakurle bat izan dau 2011tik, eta orain, Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen behin betiko lanpostu bat sortu dau.
Aurkeztu ahal izateko doktoretza titulua, EGA mailako euskerearen gaitasun agiria eta nazinoarte mailan argitaratu izana eskatzen dabe. Goi mailako ikasketetan Euskerea eta Euskal Kulturea erakutsi izana be ezinbestekoa da. Izena emoteko epea apirilaren 4an amaituko da.
Argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!