Blas de Oteroren Eguna hartuko dau gaur 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' ekimenak

Bizkaie! 2014-03-14 10:33   kulturbiz

Egunotan Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur jarduera dagoz Bizkaiko uriburuan Bilbao-Santander Bertatik bertara egitarauaren barruan. Gaur, martiak 14, Blas de Oteroren inguruan jardungo dabe Bidebarrietan. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokea eta trenbideari buruzko erakusketea be ipini ditue

Egunotan Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur jarduera dagoz Bizkaiko uriburuan Bilbao-Santander Bertatik bertara egitarauaren barruan. Gaur, martiak 14, Blas de Oteroren inguruan jardungo dabe Bidebarrietan. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokea eta trenbideari buruzko erakusketea be ipini ditue

Gerardo Diegogaz izan eban harremanik sakonena, haren artxibo pribaduan Blas de Oteroren argitaratu bako olerkiak topatu ziran. Pido la paz y la palabra bere libururik ezagunena Cantalapiedra kantabriar argitaletxe batek kaleratu eban 1955ean, ganera.

Bidebarrietako liburutegian Sabina De la Cruz olerki egilearen alargunaz gan, Juan Jose Lanz filologoak eta Jose Fernandez De la Sota literatur kritikariak Encuentros en Santander izenburuko barriketaldian parte hartuko dabe. Saioa 19:30ean hasiko da. Sarrerea debalde da, leku guztiak bete arte. Lanzek Gerardo Diegoren artxibo personalean topautako poemen inguruan berba egingo dau eta De la Sotak Santanderreko intelektual eta artistekaz eukan harremana izango dau berbagai.

Blas De Oteroren poema batzuen irakurketeagaz osotuko dabe ekitaldia Lorenzo Olivan eta Rafael Fombellida kantabriar poetek, Taide Quintanaren harpa-jolea lagun dabela.

Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokeak itxiko dau Bilbao-Santander Bertatik bertara topaketearen egitaraua. Martiaren 14tik 16ra bitartean Bailen kaleko zabalgunean Kantabriatik etorritako hamabost ekoizlek euren produktuak eskainiko ditue. Azokearen ordutegia hauxe da: barikuan eta zapatuan, 11:00etatik 15:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara, eta domekan, 11:00etatik 15:00etara.

Santanderretik Bilbora erakusketeak 118,22 kilometroko trenbide-tarte honen eraikuntzearen barri eskaintzen dau, orduko lehenengo bidaiarien azalpenak bere bai. 1896an inaugurau zan trenbidea. Argazki erakusketea Bilboko Trenbide Lagunen Elkarteak, Renfek eta Fevek antolatu dabe, eta hilaren 23a arte egongo da zabalik, asteko egun guztietan, 07:00etatik 22:00etara lanegunetan, eta 08:00etatik 23:00etara asteburuetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu