Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko deialdia egin dabe
2014-01-10 10:34 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.
Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emongo dau gaur Gernikako Lizeo Antzokian
2014-01-09 14:40 kulturbizEuskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Juan Mari Beltranek Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera.
Durangoko Merinalde Eguna abenduaren 27an egingo dabe, Gerediagako Foru Zelaian
2013-12-23 14:48 kulturbizArrastiko zazpiretan hasiko dira ospakizunak Abadiñon, hilaren 27an. Urtero lez, Gerediaga alkarteak antolatu dau Durangoko Merinalde Eguna. Valentin de Zubiaurre musikariaren ganeko berbaldia eta haren pieza bat joko ditue.
'La pelota según Miguel Gallastegui', Luis Aranberri Amatiñoren liburua Eibarren aurkeztuko dabe
2013-12-20 11:31 kulturbizLanak 300 orrialde inguru izango ditu -394 orrialde-oin-; 100 argazki inguru, gehienak Miguel Gallasteguik berak itxitakoak, baina baita beste askok lagatakoak be. Gallasteguiren ildoari jarraituta eta txapeldunaren laguntzaz, Amatiñok, pelotearen historia zertzeaz gan, Eibarko herriari berari be erretratu ederra atera deutso idazteko modu trebe, zuzen eta moderno bategaz.
Txema Hidalgok 1.500 kanta batu ditu 'Nafar aire zaharretan' liburuan
2013-12-20 11:28 kulturbizXV. mendetik 1936ko gerrara bitarteko kanten doinuak, partiturak eta berbak batu ditu Txema Hidalgo iruñearrak Nafar aire zaharretan lanean. Pieza guztiak Nafarroakoak dira, eta euskeraz. Liburuki bi CD batek osotzen dabe beharra. Daborduko agortu da lehenengo edizinoa.
Udalbiltzak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-12-19 16:38 kulturbizUdalbiltzak eta Topaguneak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, Donostian. Hitzarmenaren bidez Udalbiltzak, bere Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoaren bidez, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibau eta saretzeko egiten dauen lana babestu nahi izan dau, lan hori garatu ahal izateko finantzazinoa bideratuz.
'Erlea' aldizkariaren zazpigarren zenbakia kalean dago
2013-12-19 14:36 kulturbizEuskaltzaindiak argitaratzen dauen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzendutako Erlea aldizkariaren zazpigarren zenbaki barria aurkeztu dabe Bilbon. Erbestea eta gatazkea, eta eurek eragiten daben tristezia eta mina dira gai nagusiak.
Jose Austin Arrietak 'Berriro eta behin' saiakerea argitaratu dau
2013-12-19 13:15 kulturbizSaiakera labur bi batu ditu Jose Austin Arrietak Berriro eta behin. Euskara dela eta Txillardegi gogoan (Txalaparta) liburuan, euskereari buruzkoa bat, eta Txillardegiren ganekoa, bestea. Joxe Azurmendik idatzi dau berbaurrea.
Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omenduko dabe barikuan Baionan
2013-12-18 14:18 kulturbizBarikuan, abenduak 20, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Baionan, irailean hil zan Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omentzeko. Ekitaldia Herriko Etxean izango da, 15:00etatik aurrera.
'Nor da nor?' eta 'Urkatua' mahai-joko barriak aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak
2013-12-17 14:22 kulturbizAurten be, Ikastolen Elkarteak eskaintza zabala aurkeztu dau Gabonetarako. Mahai-joko barri bi aurkeztu ditue, ganera, Nor da nor? eta Urkatua. Joko honeen helburu nagusia euskeraz biziten laguntzea da, euskeraz ondo pasetako tresneak eskaintzea.
Bizkaiko Kultur Txartela abenduaren 16tik aurrera salgai
2013-12-16 10:35 kulturbizBizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Lurralde Historikoan baino ezin izango da erabili eta bi fase izango ditu: Lehenengo fasea: txartelak abenduaren 16aren eta 31ren bitartean erosi ahalko dira. Eta abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra bitartean konsumidu ahalko dira. Epe hori agortzean, txartela ezingo da ordaintzeko erabili.
Ramon Labayenen hileta-eleizkizuna gaur egingo dabe, Tolosan
2013-12-16 10:01 kulturbizRamon Labayen Kultura sailburu izandakoa, Donostiako alkate ohia eta kulturearen bidegilea zapatu goizaldean hil zan, Donostiako Ospitalean. 85 urte zituan, eta besteak beste, EiTB, HABE eta EOSen sorreran parte hartu eban. Hileta-eleizkizuna Tolosako Andra Mari eleizan izango da, 18:00etan.
'K' ekimena, Bizkaiko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua
2013-12-12 14:23 kulturbizBizkaia osoa hartuko dau K ekimenak 2014an, euskerazko espazio edegia izango da, eta 18-35 urte arteko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua. Parte-hartzeko gogoa izatea da bete beharreko baldintza bakarra, Josune Ariztondo Kultura diputaduak nabarmendu dauenez.
Mikel Laboa irudiz irudi, Jose Luis Zumetaren 'Xume' lanean
2013-12-12 10:29 kulturbizMikel Laboa Katedreak urrian antolatutako jardunaldiak ditu oinarria Jose Luis Zumetak argitaratutako Xume. Laboa Zumetarenean (Elkar). Kantari donostiarra da liburuko irudi guztietako protagonistea, eta Zumetak dan-danak berenberengi egin ditu lan honetarako.
Kultur egitarau zabala atondu dau Gabonetarako Bizkaiko Foru Aldundiak
2013-12-11 14:44 kulturbizMusikea, jantzea, erakusketak, tailerrak... eskaintza benetan ederra izango da aukeran, Bizkaian, Gabon honeetan, abenduaren 22tik aurrera. Adin guztietarako egitaraua da, ume, gazte, heldu eta familientzako. Merezidu dauen programea dala nabarmendu dau Josune Ariztondo Kuldtura diputaduak.
Arriaga Antzokiak 'Herritmo'-ren estreinaldi absolutua hartuko dau, Oreka Tx, Kukai eta Kalakan hirukoteagaz
2013-12-11 12:13 kulturbizArriaga antzokian Herritmo ikuskizunaren lehenengo emonaldia izango da gaur, abenduak 11, arratsaldeko 20:00retan. Jantzak, musikea, kantua eta herri-kirolak buztartzen dituan eszena-kolaborazino bat da, Oreka Tx taldearen, Kalakan hirukotearen eta Jon Mayak zuzentzen dauen Kukai Dantza Konpainiaren artekoa.
Ximun Haran hil da
2013-12-10 10:19 kulturbizXimun Haran (Arrangoitze, 1928 - Luhuso, 2013), Iparraldeko pelotari eta kultur gizona, aspaldi gaixorik egoan eta atzo hil zan 85 urte zituala.
Estitxu Fernandez 'Gure erditzearen jabe' liburuaren aleak sinatzen dago Ereinen saltokian
2013-12-07 14:02 kulturbizErditze kontzienteak garaiotan dauen garrantzia azpimarratzen dau lan honek, hau da, erditzera doan emakumearentzat, informauta egotea eta bizi dauen egoeraz jaubetzea ze mesedegarria izan daitekeen, ez bakarrik ahalik eta erditze seguruena biziteko, baita erditzea esperientzia betegarria izateko be.
Hala Bedi '30 Urte Kolpez Kolpe' liburu DVDa eskuragarri
2013-12-06 13:43 kulturbizHala Bedi Irratia 1983 an jaio zan eta bere urtemugea ospatzeko irratiaren 30 urteko historia argitara atera nahi izan dabe liburu baten bitartez. Bertan, irudi, dokumentu historiko eta enkarguzko komiki eta ilustrazinoak jasoten dira. Liburuari lagunduz irratiaren historia eta gaur egungo funtzionamendua azaltzen dauen dokumentala dogu.
Taupaka: sortzaileak euskal kulturgintzearen eredu alternatiboa eregitearen alde
2013-12-06 12:11 kulturbizTaupaka elkartea musikariak, argazkilariak, pailazoak, ipuin kontalariak, idazleak, antzezleak eta beste sortzaile asko osoatzen dabe. 2011 urtean batu ziran, Zuk zeuk egin edo Do it yourself lemapean lan eginez, euskal kulturgintzan eredu alternatiboa eta desbardina eregiteko beharra ikusten ebelako.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...