Estitxu Fernandez 'Gure erditzearen jabe' liburuaren aleak sinatzen dago Ereinen saltokian
2013-12-07 14:02 kulturbizErditze kontzienteak garaiotan dauen garrantzia azpimarratzen dau lan honek, hau da, erditzera doan emakumearentzat, informauta egotea eta bizi dauen egoeraz jaubetzea ze mesedegarria izan daitekeen, ez bakarrik ahalik eta erditze seguruena biziteko, baita erditzea esperientzia betegarria izateko be.
Erditze kontzienteak garaiotan dauen garrantzia azpimarratzen dau lan honek, hau da, erditzera doan emakumearentzat, informauta egotea eta bizi dauen egoeraz jaubetzea ze mesedegarria izan daitekeen, ez bakarrik ahalik eta erditze seguruena biziteko, baita erditzea esperientzia betegarria izateko be.
Maila fisikoan zein psikologikoan, erditze osasuntsuaren oinarriak marrazten ditu, osasuntsua bai amarentzat baita umearentzat be, umeak helduaroan izango dauen osasuna eta izateko modua zehazten ez dituan arren, horretan eragiten dauelako erditzeko moduak. Horregaitik, momentu parebako hau amaren eta umearen beharretara egokitu behar da.
Liburu hau, funtsean, erditu diran zenbait emakumeren bizipenen bildumea da. Emakumeok seguruen sentiduten garen moduan erditzeko eskubidea dogu, baina horretarako gure beharrak zein diran eta zelan erditu nahi dogun jakin behar dogu beste ezer baino lehen. Ginekologo eta emaginen testigantzak be agertzen dira, zeresan handia dabelako honetan guztian. Beste gauzen artean, azken urteotan erditzeak artatzeko moduan egon diran aldaketak azaltzen ditue. Eta liburu honen hirugarren eta azken osogaia ebidentzia zientifikoa da. Modu sinplean zientziak frogatutakoaren inguruko informazinoa, emakumearentzat garrantzitsua izan daitekeena, laburbatzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!