'Nor da nor?' eta 'Urkatua' mahai-joko barriak aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak

Bizkaie! 2013-12-17 14:22   kulturbiz

Aurten be, Ikastolen Elkarteak eskaintza zabala aurkeztu dau Gabonetarako. Mahai-joko barri bi aurkeztu ditue, ganera, Nor da nor? eta Urkatua. Joko honeen helburu nagusia euskeraz biziten laguntzea da, euskeraz ondo pasetako tresneak eskaintzea.

Aurten be, Ikastolen Elkarteak eskaintza zabala aurkeztu dau Gabonetarako. Mahai-joko barri bi aurkeztu ditue, ganera, Nor da nor? eta Urkatua. Joko honeen helburu nagusia euskeraz biziten laguntzea da, euskeraz ondo pasetako tresneak eskaintzea.

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskerazko jolas eta jokoak garatzen, eta katalogo zabala osotu dau. Bost urtetik gorako umeentzako da Nor da nor? eta sei urtetik aurrerakoentzako Urkatua dira azkenengo nobedadeak.

Nor da nor? joko ezagunaren helburua beste jokalariak aukeratutako personaia ahalik eta arinen, eta harek baino lehenago asmetea da, ahal danik eta galdera egokienak eginez. Hainbat personaia ezagun topauko doguz, tartean, Argitxo, Mari, Tartalo, Sugar, Fermin, Maddalen, Urdintxo, Pox, eta lanbideei lotutako makina bat bere bai, suhiltzailea, mekanikaria, musikaria eta abar. Danetara, 48 personaia ditu jokoak. Joko honetako personaiek lotura estua dabe Urtxintxa eta Txanela proiektuekaz.

Jolasteko ohiko moduaz gan, jokoaren sortzaileek beste makinatxu bat proposamen egiten ditue, jokoaren euskarri desbardinekaz jarduteko: Asmatu personaia, Asmatu ipuina, Taldekatzen, Pare-jokoa, Mimikea, Kontzientzia fonologikoa lantzen, Arauak adosten, Galdetzen eta, azkenik, Beste hizkuntza baten jolasten.

Ikastolen Elkarteko jokogintza taldeko Nerea Arregi Urriolabeitiaren arabera, joko honen bidez neska-mutilek hainbat oinarrizko konpetentzia garatuko ditue, ekimena izaten eta beren burua estimetan, kideekaz jolasterakoan aniztasuna onartzen eta espazioa antolatzen, hizkuntza baliabideak erabilten eta abar.

Urkatua sei urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta hauxe da bere helburua: beste jokalariak aukeratutako berba asmetea da, berba hori osotzen daben letrak igarriz. Euskeraz zein ingelesez jolasteko aukerea dago.

Jokalariek zortzi letratako berbea pentsau behar dau, eta letraz letra osotzen joango da, euskarriaren goialdean horretarako dagoan tokian ipiniko dau, eskumatik ezkerrera, eta ipinten dauenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikusteko. Jokalari bakoitxak besteek aukeratutako berbak zer letra izan leikezan pentsau behar dau, eta galderak egin. Igarten ez badau, urkatuaren irudian posizino bat mobiduko dau. Urkatuaren irudia bederatzi pausutan osotzen da. Irudi osoa agertzen bada, amaitu da jokoa.

Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen doguz argibideetan, dino Arregik. Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten eta Ingelesez jolasten, hain zuzen be. Joko honek oinarrizko konpetentziak lantzen laguntzen dabe, esaterako: gozatzen eta arazoei aurre egiten; parte hartzen eta arauak errespetetan; tresnak erabilten, mmobimentuak koordinetan; galderak egiten, arretaz entzuten; eta, ordenetan eta inferitzen

Bai Nor da nor? bai Urkatua jokoa, ESAR sailkapenaren arabera, arau soileko jokoa dira, galdera-erantzunekoak eta oinarrizkoak.

Ikastolen Elkarteko neguko katalogo osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu