Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko deialdia egin dabe
2014-01-10 10:34 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.
Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.
Itziar Nogueras Donostia 2016 Fundazinoko zuzendariak eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko buruak aurkeztu eben atzo proiektua. Mobikortasuna, kulturen arteko alkarrizketa eta alkarlana sustatu nahi dauen deialdi honetara sorkuntza arlo askotako egitasmoak aurkeztu ahal dira, besteak beste, arte eszenikoak, musikea, literaturea, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, eta diziplina arteko proposamenak bere bai. Deialdiaren helburua da hiru euskal sortzailek Poloniako Wroclaw urian, 2016an Donostiagaz batera Europako kultur uriburu izango dan urian, egotaldi artistiko bat egiteko hautaketea egitea.
Aukeratutako sortzaileek 15-20 eguneko egotaldia egingo dabe Wroclaw urian aurtengo bagila edo garagarrilean. Hiru artistek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar uriburu izateagaz lotutako proiektu bat landu beharko dabe. tzetako ildoekin loturiko proiektu bat lantzea izango da. Sortzaile bakotxak 2.000 euroko ordainsari garbia, bidaia, ostatua eta jatorduak jasoko ditu.
Eskabideak aurkezteko epea 2014ko zezeilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta dokumentazinoa Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan (Etxepare Euskal Institutua, Prim 7, 20006, Donostia) entregau beharko da. Argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!