Mikel Laboa irudiz irudi, Jose Luis Zumetaren 'Xume' lanean

Bizkaie! 2013-12-12 10:29   kulturbiz

Mikel Laboa Katedreak urrian antolatutako jardunaldiak ditu oinarria Jose Luis Zumetak argitaratutako Xume. Laboa Zumetarenean (Elkar). Kantari donostiarra da liburuko irudi guztietako protagonistea, eta Zumetak dan-danak berenberengi egin ditu lan honetarako.

Mikel Laboa Katedreak urrian antolatutako jardunaldiak ditu oinarria Jose Luis Zumetak argitaratutako Xume. Laboa Zumetarenean (Elkar). Kantari donostiarra da liburuko irudi guztietako protagonistea, eta Zumetak dan-danak berenberengi egin ditu lan honetarako.

Jardunaldietan, Mikel Laboagaz urteetan hartu-eman artistiko estua izan eben lekukoek euren bizipenak eskaini zituen, tartean, Bernardo Atxagak, Ruper Ordorikak, Lourdes Otaegik, Arantza Iturbek, Xabier Montoiak eta Iñaki Salvadorrek. Erakusketa bat be ipini eben Koldo Mitxelenako Ganbaran, Mikel Laboaren ibilbide artistikoaren ikuspegi bat eskaintzeko. Eta, ibilbide horretan, jakina, Jose Luis Zumeta sarri-sarri agiri da.

Zumetak ez eban berbaldirik emon, gurago dau-eta irudien bidez adierazotea. Halan, irudi bidezko lekukotzea eskaintzen dau Xume lanean. Azalpen barik, testu barik, agiri dira irudiak, irakurleak interpretetako, baina alboan Laboak berak musikautako poema batzuk dagoz. Xabier Lete, Bertolt Brecht eta Bernardo Atxagaren testuak topauko doguz, berbarako.

Artista usurbildarrak gustuko dituan kolore biziak erabili ditu liburuan, eta askatasun osoz jardun dauela nabarmendu dau. Laboaren diskoetako azalik gehienak Zumetak berak egindakoak dira, laugarrenetik aurrera, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu