'Erlea' aldizkariaren zazpigarren zenbakia kalean dago
2013-12-19 14:36 kulturbizEuskaltzaindiak argitaratzen dauen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzendutako Erlea aldizkariaren zazpigarren zenbaki barria aurkeztu dabe Bilbon. Erbestea eta gatazkea, eta eurek eragiten daben tristezia eta mina dira gai nagusiak.
Euskaltzaindiak argitaratzen dauen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzendutako Erlea aldizkariaren zazpigarren zenbaki barria aurkeztu dabe Bilbon.
Bernardo Atxagagaz batera, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako Euskerea Sustatzeko zuzendariak izan dira.
Zuzendariak berak azaldu dauenez, Erlea-k euskal idazleari, poeteari, ilustratzaileari, argazkilariari... zabaldu nahi deutso leihoa, eta esan lehen mailako aldizkaria nahi dogula, bardin hemen zein han. Eta hori da helburua. Zazpigarren zenbakia oso ale trinkoa da, Atxagaren berbetan.
Objektuak atala Antonia Manot Txiki-ren amari eskaini deutso Atxagak, eta hori, bere esanetan, atal oso berezia da. Nire ustez -ganeratu dau- hemen egon zan momentu bat, komunidade biak alkartzeko aukera izugarria emon ebana, eta hori Jon Paredes Manot 'Txiki' fusilau ebenean izan zan. Alkarrizketeak esanahi eta edertasun handia dau.
Gai horren ganean, bakotxak bere moduan, idatzi dabe Juan Carlos Pérezek, José Manuel Bujandak, Garbiñe Biurrunek, Mari Romerok eta Pepe Altairrek, bestak beste. Horrezaz gan, zazpigarren Erlea honetako partaide dira: Lorenzo Rojo, Karmele Jaio, Jon Benito, Alberto Barandiaran, Koldo Izagirre, Kepa Altonaga, Asun Garikano, Mikel Urdangarin, Kepa Altonaga, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Jacinto Iturbe, Lourdes Otaegi, Miguel Sanchez-Ostiz, Juan Ignacio Pérez, Jabier Kaltzakorta, Luzien Etxezaharreta, Joxemari Iturralde, Iñaki Sarriugarte, Harkaitz Cano, Xabier Elorriaga eta Joseba Luzuriaga.
Azala Karen Amaiak diseinau dau, eta argazkiak eta ilustrazinoak Ernesto Valverdek, Mikel Valverdek, Jose Ramón Urtasunek eta Zaldieroak egin ditue. Zaldieroaren komikia, Urrezko liburutegia eta Foroa - azkenaldiko liburuak ohiko atalak be badakarz aldizkariak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!