Gabriel Aresti izango da protagonista 2013ko Udagoieneko Osteran
2013-11-05 13:33 kulturbizEuskaltzaleen Topaguneak XIV. Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Punta-puntako euskerazko kultur produkzinoak batuko ditu Bizkaiko antzokietan. Zemendiaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan.
Koldo Mitxelena Kulturunea hasi da 20. urteurrena ospatzen
2013-11-05 10:36 kulturbiz1993ko zemendiaren 5ean zabaldu eben Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea, gaur hogei urte, hain zuzen be. Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia prestau dabe, kaleko ikuskizunak, musikea, poesia eta jantza saioak.
Modu sotilagoan bada be, zentsurea egon badagoala gogoratuko dabe Zentsura At jaialdian
2013-10-30 14:45 kulturbizAurtengo egitarauan, Vulpes musika taldeari eskainitako ekitaldia eta Luis Gasca komikietan eta zineman adituaren presentzia aitatu leitekez. Mendebaldeko gizartean zentsureak inor hilten ez dauen arren, beste modu askotan oraindino indarrean dagoala salatuko dabe, antolatzaileen arabera.
Angela Figuera poetearen eguna ospatzeko Gaitzerdik irakurketa antzeztua egingo dau Bidebarrieta Kulturgunean
2013-10-30 10:11 kulturbizÁngela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko da gaur, eguaztena, hilak 30, Gaitzerdi antzerki taldeak eskainiko dauen irakurketa antzeztuaren bitartez. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean.
Maurizia, Leon eta Fasio marioneta erraldoi bihurtuko dira
2013-10-29 13:05 kulturbizPanpin erraldoi guztiak amaitu ondoren, Oreka Tx musika taldeak eta Kukubiltxo antzerki taldeak kale-ikuskizun bat zuzenduko dabe eta garagarrilaren 13an, Lekeitioko XXV. Kale-Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdian estreinauko da.
UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-10-28 16:58 kulturbizUPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibersidadeko komunidadearen eta leioaztarren interesak asebeteten saiatzeko.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau urriaren 24an
2013-10-21 18:49 kulturbizBidebarrietako Liburutegia izango da jardunaldiaren protagonista nagusia, izan be, 1983ko urioletan izandako kalteen ondoren egin beharreko zaharbarritze lanen ostean barriro zabaldu zanetik 25. urte beteten baitira.
hóPlay Lehiaketeak 12 herrialdetako 111 bideo joko batuko ditu Bilboko Alondigan
2013-10-17 11:42 kulturbizhóPLAY Bideo Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen laugarren edizinoa egingo da Bilboko Alondigan. Aurten, 111 jokok parte hartuko dabe, aurreko edizinoan 71 izan ziran bitartean, 12 herrialdetatik helduta: Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Danimarka, Espainia, Ekuador, Holanda, Mexiko, Singapur eta AEB.
Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri ondarea herritarren artean zabaltzeko euskarri barriak aurkeztu ditu Labayruk
2013-10-11 15:44 kulturbizZuztarretatik ahora proiektuko euskarri barriak aurkeztu ditue gaur: batetik, Olgetan brinko 2013-2014 Eskola Agenda koloretsua eta sano erabilgarria, marrazki, ipuin eta olgeta bildumeagaz horniduta. Bestetik, Zuztarretatik ahora webgunean eskuragai dagoan bideo bilduma osotuaren barri emon dabe.
Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizinoa eta webgunea aurkeztu ditue
2013-10-10 15:35 kulturbizGaztelaniatik euskerara eta euskeratik gaztelaniarako Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizinoa da gaur Bilbon aurkeztutakoa. Gaurkotuta eta, 91.000 sarreragaz, zabalduta dator tresna barria. Ganera, Elhuyar Hiztegiak izeneko webgune barria be aurkeztu dabe. Bertan, euskeratik gaztelania, frantses eta ingeleserako hiztegiak konsultau ahal izango dira.
Nacho Vigalondo izango da Bilboko III. Fun & Serious Game Festivaleko aitabitxia
2013-10-08 11:26 kulturbizFun & Serious Game Festival bideo jokoen nazinoarteko jaialdiaren hirugarren edizinoak Nacho Vigalondo zinemagilea izango dau aitabitxi, eta zinemearen eta bideo jokoen arteko loturaz arduratuko da. Jaialdia Bilbon ospatuko da, zemendiaren 25etik abenduaren 1era bitartean.
Abian da UPV/EHUren mikrokontakizun solidarioen lehiaketea
2013-10-03 14:08 kulturbizUPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketea antolatu dau Giza eskubideen aldarrikapen unibersala izenburupean, unibersidadeko ikasle eta langileen artean alkartasunagazko sentsibilizazinoa bultzatzeko asmoz.
Zornotzako VII. Mangamore jaialdia urriaren 11tik 13ra
2013-10-01 15:10 kulturbizJaponiako Anime eta Manga kulturei eskainitako jaialdiaren VII. edizioa egingo dabe Zornotzan urriaren 11tik 13ra. Mahai-jokoak eta friki-jolasak, zuzeneko emonaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, jolasak, Japoniako jatekoak eta ureshiland, umeentzako gunea be izango dira programazinoa osotzeko.
'Hegaztien koloreak' lehiaketea antolatu dau Euskadiko Biodibersidade Zentroak
2013-09-26 15:46 kulturbizEuskadiko Biodibersidade Zentroak Hegaztien koloreak argazki-lehiaketea antolatu dau, 2013ko Hegaztien Nazioarteko Eguna dala eta. Urriko lehenengo astegoienean ospatzen da egun hori, hegazti espezieen konserbazinoaren garrantzia nabarmentzeko.
UEUk 10 ikastaro antolatu ditu Eibarren udagoienerako
2013-09-18 14:32 kulturbizUEUk on line bidezko ikastaroen eskaintzea handitzea erabagi dau aurten eta hori atzemon daiteke udagoieneko eskaintza honetan be, besteak beste, ikaslego potentzial zabalagora heltzeko aukerea emoten dau; denpora/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu; malgutasuna emoten dau eguneroko zereginakaz buztartzeko; eta Euskal Herritik kanpo bizi diranek be euskeraz ikasi leikie.
Emakume artistak eta emakumez osotutako konpainiak nagusi XII. Bilboko Zirkuituan
2013-09-16 18:01 kulturbizUdako oporren ostean, XII. Bilboko Zirkuituak bere programazinoari ekingo deutso urriaren 3tik abenduaren 19ra uriko hainbat udaltegitan hamar konpainiek eta artistek eskainiko dituen 16 antzezlan batuz.
Asteon amaituko dira Euskara Irakurle Taldean eta Emakumeak eta Literatura tailerrean izena emoteko epeak
2013-09-11 14:56 kulturbizForu Liburutegiak antolatzen dituan ikastaro eta tailerretan lez, izena emotea dobakoa da eta 20na plaza eskainiko dira. Parte-hartzaileak inskripzinoaren hurrenkerearen arabera onartuko dira. Izena emoteko bideak: Foru Liburutegian, telefonoz (944 06 77 02) eta posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Abandoko eleizate zaharra ardatz 'Osterak Bilboko Auzoetatik' bildumako hirugarren liburukian
2013-09-10 14:32 kulturbizIñaki Peredaren testuak eta Juanma Aparicioren argazkiak dituan liburuki honek, oinez egiteko bederatzi osteratxu edo ibilbide jasoten ditu. Liburuak planoak be baditu, eta horreei esker norberak bere kontura egin leikez osterak Abandoko egungo auzotik, eta baita Indautxutik, Olabeagatik, Zorrotzatik, Altamiratik, Masustegitik, Abusu-La Peñatik, Buiatik eta Errekaldeberritik be.
Itxaro Borda, Lutxo Egia eta Urtzi Urrutikoetxea, PENen Kongresuan dagoz Islandian
2013-09-10 11:08 kulturbizPEN International 79. kongresua egiten dago egunotan (9tik 12ra) Reykjaviken. Mundu osoko idazleak batu dira Islandiako uriburuan, gai nagusia Muga digitalak — Hizkuntza eskubideak eta adierazpen eskubidea dabela.
Etxepare Euskal Institutuak Tolosako Topic zentroaren lana sustatuko dau nazinoartean
2013-09-05 11:59 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu dau Tolosako Ekinbide Etxeagaz (TEE), Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Zentroaren nazinoarteko ahalegina sustatzeko konpromisoa hartuz. Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu dau hitzarmena Etxepare Institutuaren aldetik, eta Elena Basaigoitia presidenteak, TEEren aldetik.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...