Etxepare Euskal Institutuak Tolosako Topic zentroaren lana sustatuko dau nazinoartean
2013-09-05 11:59 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu dau Tolosako Ekinbide Etxeagaz (TEE), Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Zentroaren nazinoarteko ahalegina sustatzeko konpromisoa hartuz. Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu dau hitzarmena Etxepare Institutuaren aldetik, eta Elena Basaigoitia presidenteak, TEEren aldetik.
Etxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu dau Tolosako Ekinbide Etxeagaz (TEE), Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Zentroaren nazinoarteko ahalegina sustatzeko konpromisoa hartuz. Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu dau hitzarmena Etxepare Institutuaren aldetik, eta Elena Basaigoitia presidenteak, TEEren aldetik.
Akordioa sinatu ondoren oso pozik agertu da Goenaga, euskal kulturearen enbaxadore handiak diralako, eta TEEren helburu nagusietako bat euskal kulturea zabaltzea eta erakunde desbardinakaz alkarlana sustatzea dala aitatu dau Basaigoitiak: Alkarregaz urrunago helduko gara; guretzat be ohore bat da, esan dau.
Hitzarmen batzuk lan barri baten lehen pausua izaten dira. Beste batzuetan, barriz, Topicegaz gertatzen jakun modura, era naturalean datoz, aurretik be euskal kulturea nazinoarteko bihurtzeko lanean ebilzalako. Gainera, guretzat oso gatxak diran merkatuetan sartzeko bidea zabaltzen deutsie euskal kultureari, Ekialdean gehienbat, azaldu dau Goenagak.
Idoya Otegui Topiceko zuzendaria be ekitaldian egon da, eta euren egitasmoa eta Etxepare Institutua ia alkarregaz sortu zirala gogoratu dau, hasieratik ekinez alkarlanari. Bere esanetan, hitzarmen honek hasitako bide hori sendotuko dau, aurrerantzean Topic zentroak kanpoan egiten dituan ekimenetarako Etxepare Institutuaren babes ekonomiko zein instituzionala jasoko dauelako.
Aurten Topic zentroaren nazinoarteko egitasmoak zeintzuk diran be azaldu dau Oteguik: Txinako Guangzhouko Jaialdiagaz alkarlana; Txotxongiloaren Munduko Biltzar eta Jaialdia 2016an Tolosa-Donostian hartzeko hautagaitzearen alde, Institutuagaz batera Txinako Chengdu urian egindakoa; Taiwango Children's Education Festival eta Greziako Puppet-Mime Festival of Kilkis jaialdietan esku hartzea; eta European Museum Forum eta The Best in Heritage topaketetan partaide izatea.
Hitzarmenak erakundeakaz
Etxepare Euskal Institutuaren lan ildoetako bat erakunde eta alkarte desbardinakaz hitzarmenetan jasoten diran egitasmoak garatzea da. Nazinoarteko bihurtzeko lanetan dabilzan euskal taldeak edo instituzinoak dira batzutan, eta euskal kultureari lekua egiteko prest egon daitekezan kanpoko erakundeak bestetan. Horreekaz lan egitea, laguntzea eta babesa emotea da Etxepare Euskal Institutuaren helburua, euskal kulturearen kanpoko sustapenak danon indarrak batzea eskatzen eta merezidu dauelako.
Proiektu zehatz horreek, alkarlanerako hitzarmenen bitartez jasoten dira. Urtero desbardinak izaten dira, eta aurten 30etik gora izango dira guztira, kultur esparru guztietakoak: arlo akademikoa, Udako Ikastaroak, Mintzanet, Mikel Laboa Katedra...; literaturea, EIZIE, LAF, Euskal PEN Kluba, Cervantes Institutua, Matadero Madrilgo Casa del Lector...; jantza eta arte eszenikoak, ADDE, La Fundición, INAEM/Centro Dramático Nacional, Libourneko Fest'Arts jaialdia, Mercat de las Flors, CIT/TOPIC...; musikea, Musika Industriaren Alkartea, AIE, Jeunesses Musicales Bruselas, EH Sona...; arte plastikoak, 13th Istambul Bienal; ikus entzunezkoak, Euskadiko Filmategia Fundazinoa, Donostia Zinemaldia, EIKEN Basque Audiovisual, London Film Festival, Nanteseko eta Pariseko Different! zinemaldiak....
Bestalde, New Yorkeko Euskal Etxeagaz, 100. urteurrenaren programearen lanketan eta Euskal Kultur Erakundeagaz be lanean dabil Etxepare Institutua aurten, eta laster sinatuko dau beste hitzarmen bat Donostia 2016gaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!