hóPlay Lehiaketeak 12 herrialdetako 111 bideo joko batuko ditu Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2013-10-17 11:42   kulturbiz

hóPLAY Bideo Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen laugarren edizinoa egingo da Bilboko Alondigan. Aurten, 111 jokok parte hartuko dabe, aurreko edizinoan 71 izan ziran bitartean, 12 herrialdetatik helduta: Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Danimarka, Espainia, Ekuador, Holanda, Mexiko, Singapur eta AEB.

hóPLAY Bideo Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen laugarren edizinoa egingo da Bilboko Alondigan. Aurten, 111 jokok parte hartuko dabe, aurreko edizinoan 71 izan ziran bitartean, 12 herrialdetatik helduta: Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Kanada, Danimarka, Espainia, Ekuador, Holanda, Mexiko, Singapur eta AEB.

Kultur eta asialdiko zentro bilbotarretik jakinarazo dabenez, epaimahaiak aukeratuko ditu finalistak hile honetan zehar, eta euren izenak urriaren 31tik aurrera ezagutuko dira. Zemendiaren azken astean jokoak Sail Ofizialean aurkeztuko dira, eta sari banaketea zemendiaren 27an izango da, Euskal Bideo Jokoen Eguna ospatzen danean, hain zuzen be. Gainera, networking saio bat be izango da.

Bilboko Alndigeak laugarren urtez antolatu dau hóPLAY Bideo Joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketea. Bilkureak hainbat helburu ditu, besteak beste, urteko erreferente bihurtu eta Bilbon teknologia, industria, kultura eta aisialdi elektronikoko sormen jarduerak eta nazinoarteko arte interaktiboak erakutsi.

Ekitaldiak bideo jokoen sormena sustatzen daben arduradunen lana nabarmendu nahi dau, bai eta bere hezkuntzea eta jolas izaerea be. Hain zuzen, alderdi hori nabarmendu nahi da laugarren edizino honetan. hóPLAY 2013 ekitaldian bideo joko independenteen sektorea bultzatu nahi da, arte eta teknologiaren arteko lana ondorio bikainak ekarten dituala azpimarratuz.

Gainera, hóPLAYk bideo jokoen bertoko enpresen aldeko apustuari eutsiko deutso aurten be, eta horretarako, atzerriko eta bertako enpresen arteko bilerak antolatuko ditu. Edizino honetan, gainera, Beaz soziedade publikoak antolatutako Bideogames ekimena egingo da, Basquegame euskal bideo jokoen enpresen alkartea sustatzeko asmoz.

Horrezaz gan, aste honetan zehar bideo jokoen inguruan hainbat tailer izango dira Bilboko Alondigako Mediatekako programazinoaren barruan, Carlos Gonzalez Tardonek koordinauta. Kasu honetan, bideo jokoak irtenbide profesional bihurtzeko aukerak aztertzeko tailerrak egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu