Asteon amaituko dira Euskara Irakurle Taldean eta Emakumeak eta Literatura tailerrean izena emoteko epeak
2013-09-11 14:56 kulturbizForu Liburutegiak antolatzen dituan ikastaro eta tailerretan lez, izena emotea dobakoa da eta 20na plaza eskainiko dira. Parte-hartzaileak inskripzinoaren hurrenkerearen arabera onartuko dira. Izena emoteko bideak: Foru Liburutegian, telefonoz (944 06 77 02) eta posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Euskara Irakurle Taldean eta Emakumeak eta Literatura tailerrean izena emoteko azken egunetan gagoz. Holan, lehenaren kasuan, epea eguazten honetan, irailaren 11n, amaituko da, eta bigarrenari jagokonez, barikuan, irailaren 13an, foru erakundeak jakinarazo dauenez.
Euskara Irakurle Taldearen helburua da parte-hartzaileek euskeraz irakurteaz gozetea. Oraingoan, Julen Gabiria izango da ikastaroaren dinamizatzailea. Aurtengo edizinoa irailaren 12tik zemendiaren 14ra bitartean izango da, eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, eta saio guztiak euskeraz izango dira.
Beste alde batetik, Emakumeak eta Literatura tailerrean gaztelaniara itzulitako euskal literaturea jorratuko da. Josune Muñozen eskutik, idazle euskaldun ospetsuenak landuko dira, Moguelegaz hasi eta gaur egungo idazleakaz amaitu arte. Tailerra martitzenetan egingo da, 18:00etatik 20:00etara, irailaren 24tik abenduaren 17ra, eta gaztelaniaz izango da.
Foru Liburutegiak antolatzen dituan ikastaro eta tailerretan lez, izena emotea dobakoa da eta 20na plaza eskainiko dira. Parte-hartzaileak inskripzinoaren hurrenkerearen arabera onartuko dira. Izena emoteko bideak: Foru Liburutegian, telefonoz (944 06 77 02) eta posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!