UEUk 10 ikastaro antolatu ditu Eibarren udagoienerako

Bizkaie! 2013-09-18 14:32   kulturbiz

UEUk on line bidezko ikastaroen eskaintzea handitzea erabagi dau aurten eta hori atzemon daiteke udagoieneko eskaintza honetan be, besteak beste, ikaslego potentzial zabalagora heltzeko aukerea emoten dau; denpora/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu; malgutasuna emoten dau eguneroko zereginakaz buztartzeko; eta Euskal Herritik kanpo bizi diranek be euskeraz ikasi leikie.

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez danean, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarko bere udagoieneko eskaintzea aurkeztu dau. Urria eta abendua bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzino garrantzitsuak bideratu ditu ikastaro honetan parte hartuko daben gipuzkoarrentzat.

Udako Euskal Unibersidadeak 2001. urtean inaugurau eban bere Ikastetxe Nagusia, Isasi-Markeskoa jauregia. Ordutik, urtez urte bere eskaintza akademikoa ugaritu egin da bai antolatutako ikastaro kopuruari jagokonez, baita jorratutako gai eta arloei jagokenez be.

Etenbako prestakuntzearen euskerazko eskaintzea egonkortu egin dau UEUk. Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu dauenez, Eibarko eta Debabarrenako erreferentzia akademikoa izan nahi dau UEUk. Horretarako, Ikastetxe Nagusian eskaintza propioaren atala zabaltzea erabagi zan. Eibar inguruko euskerazko formazino eskaintzea zabaldu nahi dogu, beti be, etenbako prestakuntzearen alorrean. Holan, azken zortzi urteetan lez, udako eskaintzearen ostean, udagoienean eta udabarrian be ikastaroak eskainiko dira Markeskoan. Udagoien honetarako UEUk Eibarren hamar ikastaro antolatu ditu.

Beste alde batetik, hasi barri dogun ikasturte honetan, UEUk on line bidezko ikastaroen eskaintzea handitzea erabagi dau eta hori atzemon daiteke udagoieneko eskaintza honetan be, besteak beste, ikaslego potentzial zabalagora heltzeko aukerea emoten dau; denpora/lekua aldagaiak norberak erabagiten ditu (etxetik egin daiteke norberak nahi dauen orduan); malgutasuna emoten dau eguneroko zereginakaz buztartzeko; eta Euskal Herritik kanpo bizi diranek be euskeraz ikasi leikie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu