'ArgIHIzkiak' argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko zabalik dago
2013-05-07 15:16 kulturbizArgazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bialtzeko epea maiatzaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik. Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jentea euskeraz idaztera eta irakurtera animetea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.
'Stock Umorea' udako eskolea izango da Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian
2013-05-06 11:29 kulturbizLekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdiak Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Nazinoarteko Eskolea sortu dau. Anbizino handiko proiektua da, zabala, profesionala eta nazinoartekoa, eta bagilaren 24tik garagarrilaren 14ra bitartean hamar ikastaro eskainiko ditu.
Bizibidaiak jardunaldiek unibersidadea eta bizikletea buztartuko ditue Bilbon
2013-05-03 11:42 kulturbizUnibersidadea eta bizikletearen mundua batuko ditue gaur eta bihar Bizibidaiak jardunaldiek, EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, Bilbon. Lau berbaldi eta mahai-ingurua atondu dira, eta 35 kilometroko osteratxua bere bai zapatu goizean.
'Udab-Herri Soinuak', musika, kantu eta jantzak buztartuta Markina-Xemeinen
2013-05-02 18:38 kulturbizUhagon alkarteko kideen helburu nagusia da: Markina-Xemeinen diziplina artistiko desbardinak lantzen dituen alkarte edo norbanakoen arteko hartu-emonak bultzatzea, euren artean proiektu eta ideia barritzaileak sortu daitezan.
'(Con)fines del Arte', artearen gorabeherak aztergai Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako berbaldi zikloan
2013-04-30 12:42 kulturbizBidebarrieta Kulturguneak, (Con)fines del Arte izenburupean Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan lau topaketen artetik lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 6an. Egitarauaren helburua, gaur egungo Arteak bizi dauen bidegurutzeari buruzko eztabaidarako eta gogoetarako foro izatea da.
Bilboko Kultura Kalez Kalez egitaraua astegoienean abiatuko da
2013-04-29 15:45 kulturbizKultura Kalez Kale programeak 170 saio eskainiko ditu maitzean eta bagilean Bilboko barrutietan. Antzerkia, musikea, jantzea, magia, zirkua... eskaintza zabala atondu dau Bilboko Udalak.
Artea ardatz, jarduera ugari programau ditue Bilboko erdigunean maiatzaren 3 eta 4rako
2013-04-26 15:22 kulturbizBilbao Art District ekimen barriaren aurkezpena izango da Arteen Asteburua eta, holan, erakusketak, kontzertuak, astialdiko jarduerak eta bisita gidatuak egongo dira. Bilboko hainbat museo, arte galeria eta kultur arloko gunek bat egin dabe, Arteen Asteburuaren bidez, Bilbo mundu mailako zirkuituetan sartzeko.
Axun Aierberi eskainitako ‘Hitzen artean’ omenaldi liburua aurkeztu dabe
2013-04-26 14:07 kulturbizEuskal itzulpengintzearen irakaskuntza, ikerkuntza eta praktikan jardun eban Axun Aierbek. Hiru arlo horreetan Axun Aierbek izan eban zeregin garrantzitsua azpimarratzen da omenaldi honetako ikerketa-lanetan.
Bilbon, Paperezko Farolilloak sariak jaso ditue Harkaitz Canok, Ramiro Pinillak eta Felix G. Modroñok
2013-04-23 11:11 kulturbizGaur, apirilak 23, Nazinoarteko Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian, Hego Euskal Herriko uriburuetan eta hainbat herritan liburu azokak izango dira eta bezperan, Libuaren Galearen barruan, Paperezko Farolilloak saria jaso eben Ramiro Pinilla, Felix G. Modroño eta Harkaitz Cano idazleek eta Bilbao 700 Fundazinoaren Bilbotar Berreskuratua bildumeak.
Udal Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak jarduera bereziak antolatu ditue Liburuaren Nazinoarteko Egunerako
2013-04-22 18:51 kulturbizBilboko Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak zenbait jarduera berezi antolatu ditue apirilaren 23an, Bilbon ospatuko dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian. Programearen barruan hainbat jarduera egongo dira Deustu, Zurbaranbarri, San Frantzisko, Castaños, Zabala, Begoña eta Errekaldeko liburutegietan.
Nicolás Ruiz Descampsek euskal abertzaletasuna eta gazte erakundeak aztertu ditu
2013-04-22 15:24 kulturbizEHUko Historian doktore Nicolás Ruiz Descampsek Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) liburua argitaratu barri dau. Doktore-tesiaren egokitzapena egin dau eta EHUk kaleratu dau.
Hamaika ikuskizun eskainiko ditu Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Arrigorriagako Jaialdiak
2013-04-22 15:13 kulturbizArrigorriagan maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo dan Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Jaialdiak hamaika agerraldi iragarri ditu. Urtero legez, goi mailako programazino zabala eta joera askotakoa atondu dabe antolatzaileek, umorea oinarri izanik eta malabareak, magia eta antzerkian oinarritutako ikuskizunak be tartekatuz.
Euskal kulturearen inguruko jaialdia antolatu dabe Poznanen
2013-04-22 14:10 kulturbizDni Baskijskie (Euskal Egunak) izenburupean, euskal kultureari eskainitako asterako makinatxu bat ekintza atondu ditue antolatzaileek, besteak beste, euskal jantza eta bertsolaritza tailerrak, euskal gastronomia, zinema eta eztabaida-saioak. Gainera, antolatzaileek on line lehiaketa bat martxan jarri dabe, eta parte hartzeko jaialdiaren Facebook helbidean sartzea besterik ez da behar.
Aurten 24 herrik hartuko dabe parte 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainan
2013-04-18 15:43 kulturbizTopaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainearen zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dau. Liburuaren Nazinoarteko Egunean abiatuko dabe ekimena, apirilaren 23an, eta bagilaren 30ean amaituko da. Aurton, 24 herrik parte hartuko dabe, inozko gehien.
Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea abian da
2013-04-18 11:22 kulturbizLehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 — Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.
Bilboko eraikin berezietara egiten diran bisita gidatuen egitaraua maiatzean hasiko da
2013-04-16 11:24 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriko eraikin enblematikoetara egiten diran bisita gidatuei ekingo deutse barriro maiatzaren hasieran. Ekimena ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan dago eta aurtengo edizinoan uriko hiru komentu bisitauko dira.
Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da
2013-04-10 11:19 kulturbizJoxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da, 62 urte zituala. Birikietako gaixotasuna zala-eta ospitalean egoan, han hil da birus baten ondorioz. Hileta eleizkizuna eguenean egingo dabe, 19:00etan, Ibaetako Espiritu Santua eleizan.
José Luis Sampedro idazle eta ekonomialaria hil da
2013-04-09 15:47 kulturbizJosé Luis Sampedro Bartzelonako idazle, ekonomialari eta akademikoa hil da 96 urte zituala. Madrilen hil da, senideek jakinarazo dabenez. Apirilaren 8an, astelehen goizaldean hil zan, baina egileak berak eskatuta ez dabe gaur arte jakinarazo, ezelako zaparrada eta publizidade barik joan nahi zalako.
Jon Casenave Unibersidadeen Arteko Euskal Ikasketen Saileko zuzendari izentau dabe
2013-04-09 10:34 kulturbizJon Casenave Unibersidadeen Arteko Euskal Ikasketen Saileko (UAEIS)- Département Interuniversitaire des Etudes Basques-eko (DIEB) zuzendari izentau dabe. Casenave euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko kidea da.
Maribi Bilbao aktore bilbotarra hil da
2013-04-04 11:21 kulturbizMaribi Bilbao (Bilbo, 1930) Aquí no hay quien viva (Antena 3) eta La que se avecina (Telecinco) telesailetan egindako lanagaitik izan da ezaguna azkenaldian. Orain hile batzuk La que se avecina telesailaren filmazinoa ixtea erabagi eban, nekeagaitik eta ordutegiarengaitik, baina ez gaixorik egoalako, agenteak azaldu dauenez.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...