Aurten 24 herrik hartuko dabe parte 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainan

Bizkaie! 2013-04-18 15:43   kulturbiz

Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainearen zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dau. Liburuaren Nazinoarteko Egunean abiatuko dabe ekimena, apirilaren 23an, eta bagilaren 30ean amaituko da. Aurton, 24 herrik parte hartuko dabe, inozko gehien.

Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainearen zazpigarren edizinoa aurkeztu barri dau. Liburuaren Nazinoarteko Egunean abiatuko dabe ekimena, apirilaren 23an, eta bagilaren 30ean amaituko da. Aurton, 24 herrik parte hartuko dabe, inozko gehien.

Egitasmoa lekuan lekuko euskera alkarteen, udalen, udal liburutegien eta liburu-denden alkarlanari esker gauzatzen da urtero. Eusko Jaurlaritzearen Kultura sailaren, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa dauka ganera.

Irakurzaletasuna bultzatzea heleburu dauen egitasmo honek herritarrak euskerazko liburuak irakurtera animau nahi ditu, irakurtearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz, azaldu dabe antolatzaileek prentsa-oharrean.

Prozedura erraz-erraza dauka Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak. Lehenego irakurri egin behar da, herriko liburutegi publikora joan, eta euskerazko edozein liburu maileguan eskatu behar da. Gero gozatu, etxean liburua irakurri eta liburutegian fitxa labur bat bete ostean, erosketa-txekea jasoko dogu, berbatutako liburu-dendan erabilteko. Oparitzea da azken pausua, liburua erosi eta nahi dogunari emotea, norbere buruari bere bai, jakina.

Liburutegian jasotako txartelagaz, euskerazko beste edozein libururen erosketearen %25 ordaintzeko aukerea izango dau erabiltzaileak, %50 euskera alkarteko kidea izan ezkero.

Igaz baino bederatzi herri gehiago batu dira kanpainara aurten. Eskualdekako hedapenara garrantzia emon deutsie antolatzaileek, egitasmoa herrietan indartzeko. Bizkaian ondoko herriek parte hartuko dabe ekimenean: Derio, Ermua, Larrabetzu, Lezama, Mallabia, Portugalete, Sondika eta Zamudio. Araban zapzi herri dira: Aramaio, Arratzua Ubarrundia, Legutio, Urkabustaitz, Zigoitia eta Zuia. Gipuzkoan, ostera, ondoko seirak: Ataun, Beasain, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Zaldibia. Eta Nafarroan, lau: Gares, Lekunberri, Lizarra eta Ultzama.

Aurreko urteetan ikusi danez, kanpaineak eragin positiboa dau herritarrek liburutegi publikoan egiten daben euskerazko liburu mailegu erabileran. Ganera, Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak be antolatuko dira, barriketaldiak idazleekaz, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu