Bilbon, Paperezko Farolilloak sariak jaso ditue Harkaitz Canok, Ramiro Pinillak eta Felix G. Modroñok
2013-04-23 11:11 kulturbizGaur, apirilak 23, Nazinoarteko Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian, Hego Euskal Herriko uriburuetan eta hainbat herritan liburu azokak izango dira eta bezperan, Libuaren Galearen barruan, Paperezko Farolilloak saria jaso eben Ramiro Pinilla, Felix G. Modroño eta Harkaitz Cano idazleek eta Bilbao 700 Fundazinoaren Bilbotar Berreskuratua bildumeak.
Gaur, apirilak 23, Nazinoarteko Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian, Hego Euskal Herriko uriburuetan eta hainbat herritan liburu azokak izango dira eta bezperan, Libuaren Galearen barruan, Paperezko Farolilloak saria jaso eben Ramiro Pinilla, Felix G. Modroño eta Harkaitz Cano idazleek eta Bilbao 700 Fundazinoaren Bilbotar Berreskuratuak bildumeari.
Liburuaren Eguna dala eta, gaur 46 erakusmahai jarriko ditue Bilbon, Berastegi kalean eta eta hainbat ekitaldi egingo ditue. Egitaraua hemen.
Donostiako Gipuzkoa plazan be salmetan tokiak jarriko ditue liburu saltzaileek. Era berean, Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Alkarteak alkarlanean hainbat ekitaldi antolatu ditue, besteak beste, ipuin kontalaria eta jentaurreko irakurketea izango dira 13:00etan, eta Juan Karlos Izagirre alkateak eta alderdi politiko guztietako ordezkariek hartuko dabe parte. 17:00etan, 1813 mahai-ingurua egingo dabe; orain 200 urte uria erre zaneko kontuak jasoz liburuak argitaratu dituen Javier Sada, Jose Antonio Aspiazu eta Iñaki Egañak parte hartuko dabe.
Barikuan, Zilarrezko Euskadi sariaren banaketa ekitaldia izango da. Aurreko urteetan gehien saldutako liburuei emoten eutsien saria, baina aurten kalidade erispideak erabiliko ditue; euskerazko liburua izango da bat, eta gaztelerazkoa beste bat.
Iruñean, barriz, Karlos III. Noblearen etorbidean hamabi liburu dendak erakusmahaiak jarriko ditue. Goizeko 10:00etatik 21:00etara, liburuak salgai egongo dira, % 10eko beherapenagaz.
Gasteizen be liburu dendek erakusmahaiak jarriko ditute Espainia plazan eta hemen be % 10eko beherapena izango da. Ordutegia: 10:00etatik 21:00etara. Liburu sinaketak, ipuin kontalariak eta mararzketa tailerra be izango dira arratsaldeko 18:30etik 20:00etara. Eguneko ekitaldiakaz amaitzeko, Jose Luis Sampedro idazlea omentzekoa arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!