José Luis Sampedro idazle eta ekonomialaria hil da
2013-04-09 15:47 kulturbizJosé Luis Sampedro Bartzelonako idazle, ekonomialari eta akademikoa hil da 96 urte zituala. Madrilen hil da, senideek jakinarazo dabenez. Apirilaren 8an, astelehen goizaldean hil zan, baina egileak berak eskatuta ez dabe gaur arte jakinarazo, ezelako zaparrada eta publizidade barik joan nahi zalako.
José Luis Sampedro Bartzelonako idazle, ekonomialari eta akademikoa hil da 96 urte zituala. Madrilen hil da, senideek jakinarazo dabenez. Apirilaren 8an, astelehen goizaldean hil zan, baina egileak berak eskatuta ez dabe gaur arte jakinarazo, ezelako zaparrada eta publizidade barik joan nahi zalako. Holan jakinarazo dau Olga Lucas bere alargunak (2003an ezkondu ziran). La sonrisa etrusca eta La sombra de los días lanak idatzi zituan, besteak beste eta Espainiako Akademiako kide zan, baita egoera sozial eta ekonomikoaren kritiko handienetakoa be. Almudenako hilerrian erraustu dabe familiartean.
Olga Lucasek jakinarazo dauenez, heriotzea naturaltasunez onartu eban idazleak, baina ez eukan hilteko gogo handirik. Huts egiteak emoten eutson bildurra, duintasunez egiten jakin ez izateari, baina ez zan hilteko bildur, gaineratu dau.
Jose Luis Sampedrok (Bartzelona, 1917) hainbat eleberri eta antzerki lan kaleratu ditu azken 50 urteotan, eta irakasle lanetan be ibili izan da. Egitura ekonomikoan katedraduna, senatari ohia eta Espainiako Errege Akademiako kidea izan da 1990etik. Administrazino munduan eta irakaskuntza esparruan bete izan dituan goi mailako hainbat kargu literatura lan ezagunen sorkuntzeagaz tartekatu ditu. Gaztelaniazko letretan bizirik dagozan idazle nagusienetako bat da, eta, berak idatziak dira, besteak beste, Octubre, octubre (1981), La sonrisa etrusca (1985), La vieja sirena (1990), Real Sitio (1993), El amante lesbiano (2000), Escribir es vivir (2003), La senda del drago (2006), eta La ciencia y la vida (2008).
Ibilbide emonkorrean jasotako sari eta autortzei jagokenez, 2011an Espainiako Letren Sari Nazionala jaso eban eta 2010ean Espainiako Arteen eta Letren Ordena Ministro Kontseiluaren eskutik, literatur munduan izandako ibilbide bikainagaitik eta bere garaiko arazoakaz hartutako konpromisoagaitik.
Horrezaz gan, ekonomiari lotutako hamar bat liburu idatzi zituan, El río que nos lleva (1961) eleberri ezagunaz gan (film bihurtutako liburua).
El amante lesbiano (2000) liburuak be erantzun bikaina izan eban eta Reacciona (2011) izan zan bere azken lana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!