Bizibidaiak jardunaldiek unibersidadea eta bizikletea buztartuko ditue Bilbon
2013-05-03 11:42 kulturbizUnibersidadea eta bizikletearen mundua batuko ditue gaur eta bihar Bizibidaiak jardunaldiek, EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, Bilbon. Lau berbaldi eta mahai-ingurua atondu dira, eta 35 kilometroko osteratxua bere bai zapatu goizean.
Unibersidadea eta bizikletearen mundua batuko ditue gaur eta bihar Bizibidaiak jardunaldiek, EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, Bilbon. Lau berbaldi eta mahai-ingurua atondu dira, eta 35 kilometroko osteratxua bere bai zapatu goizean.
Unibersidade arloko jentea bizikletearen mundura hurreratu gura dabe Bizibidaiak ekimenaren arduradunek. Barikuan, 16:00etatik aurrera, Esperientzia Gelan, berbaldiez gan, tailerrak eta erakustaldiak antolatuko dira, bizikletaren kontzeptua modu praktikoago batean ulertu ahal izateko. Lau hitzaldi prestau ditue: Bizikleteagaz bidaiatu. Urte eta erdi munduan zehar, Álvaro Martín eta Alicia Urrera hizlari; Nire lehenengo aldia. 2.800km Danubiotik, Ana González eta Joseba Vélezen bidaia; XXI. mendeko nomadak. Munduan zehar umeekaz oinpekoei eragiten, Andoni Rodelgo eta Alice Goffarten eskutik; eta, Mikroabenturak, Noemí Campogaz. Amaitzeko, Neskak, bizikletako aulkira mahai-ingurua egingo dabe.
Zapatuan, barriz, egitaraua bestelakoa izango da. Hitzordua 9:30ean izango da, Plentziako metro geltokiaren ondoan dagoen zubian. 35 kilometro inguruko ibilaldia prestau dabe, Plentziatik Bilbora, eta Barrika, Sopela, Galeako lurmuturra, zubi esekia eta itsasadarra zeharkatuko dituana. Ganera, parte-hartzaile guztiek ibilaldiari buruzko erreportajeen lehiaketara aurkeztu ahal izango ditue euren lanak.
Bizibidaiak jardunaldien egitaraua:
Barikua, maiatzak 3, Bilboko Esperientzia Gelak, 16.00tik aurrera
- Álvaro Martín eta Alicia Urrera: Bizikleteagaz bidaiatu. Urte eta erdi munduan zehar
- Ana González eta Joseba Vélez: Nire lehenengo aldia. 2.800km Danubiotik
- Andoni Rodelgo eta Alice Goffart: XXI. mendeko nomadak. Munduan zehar umeekaz oinpekoei eragiten
- Noemí Campo: Mikroabenturak
- Mahai-ingurua: Neskak, bizikletako aulkira
Zapatua, maiatzak 4, Plentziako metro geltokiaren ondoko zubian
- 9:30 Plentziako metro geltokia
- 10:00 Sopela
- 11:30 Galeako lurmuturra
- 12:30 Portu Zaharra
- 14:00 Zubi esekia, janaria (bakotxak berea)
- 15:30 Bilbo, itsasadarra
- 17:00 Agurra eta amaiera
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!