'(Con)fines del Arte', artearen gorabeherak aztergai Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako berbaldi zikloan
2013-04-30 12:42 kulturbizBidebarrieta Kulturguneak, (Con)fines del Arte izenburupean Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan lau topaketen artetik lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 6an. Egitarauaren helburua, gaur egungo Arteak bizi dauen bidegurutzeari buruzko eztabaidarako eta gogoetarako foro izatea da.
Bidebarrieta Kulturguneak, (Con)fines del Arte izenburupean Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan lau topaketen artetik lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 6an. Egitarauaren helburua, gaur egungo Arteak bizi dauen bidegurutzeari buruzko eztabaidarako eta gogoetarako foro izatea da.
Berbaldiak maiatzeko lau astelehenetan izango dira, maiatzaren 27ra arte, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Gaur egun, kontraesankorrak emoten daben artearen bi pertzepzino bizi dira alkarregaz. Lehenengoak artearen amaierea edo heriotzea aitatzen dau; bigarrenak, barriz, arte merkatuaren jarduera arrakastatsua erakusten deusku. Museoak, galeriak, hainbat arte muetari eskainitako azokak, artearen (ber)aktibazinoaren aldeko apustua museo bakar batera mugatzen daben uriak... Uri horreek abangoardiko arkitekturearen erakustoki bilakatzen dira, baina oso kasu bakanetan lortzen dabe arrakastea.
Artearen bidegurutzeak dira, eta hori da jardunaldiotako gaia. Aditu batzuen eretxiz, amaierara heldu dira eta orain, euren idiosinkrasiatik kanpo dagozan beste helburu batzuetarako erabilten dira.
Arteak, momentu honetan inoiz baino ikus-entzule gehiago batzen ete dituan susmoa dogu. Hori da artearen helburuei buruz gogoeta egiteko arrazoia.
Egitaraua Patxi Lanceros saiakeragile eta Deustuko Unibertsitateko Filosofia Politiko Irakasleak aurkeztuko dau, eta datorren astelehenean, maiatzaren 6an hasiko da, José Manuel Cuesta Abadenek, Madrilgo Unibersidade Autonomoko irakasleak eskainiko dauen 'Iconos de lo ausente. El vacío interior en el arte moderno' berbaldiagaz.
Hurrengo saioek aditu honeen partaidetzea izango dabe: Domingo Hernández, Salamancako Unibersidadeko irakaslea, Juan Miguel Hernández León, Arte Eder Zirkuluko presidentea eta Madrilgo Unibersidade Politeknikoko irakaslea; eta Eva Fernández del Campo, Unibersidade Konplutentseko irakaslea.
Programa hau 2010eko maiatzean jarri zan martxan. Helburua, gaurkotasuna daben gaiei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako gunea eskaintzea da, egungo panoramako pentsalari handien ikuspuntu kritikotik. Krisia, utopia edo erlijinoak izan dira aurreko edizinoetan landu eta eztabaidatu diran gaiak. Parte hartu dabenen artean, Félix Duque, Rafael Argullol, Perfecto Andrés Ibañez, Fernando Vallespín, Manuel Barrios eta Jose Luis Villacañas lako filosofo eta pentsalariak egon dira, besteak beste.
(Con)fines del Arte - Egitaraua
- Maiatzak 6. Iconos de lo ausente. El vacío interior en el arte moderno. Hizlaria: José Manuel Cuesta Abadenek, Madrilgo Unibersidade Autonomoko irakaslea.
- Maiatzak 13. La ironia del fin del arte. Hizlaria: Domingo Hernández, Salamancako Unibersidadea.
- Maiatzak 20. Mirando hacia tras sin ira. Sobre la reciente arquitectura. Hizlaria: Juan Miguel Hernández León, Madrilgo Unibersidade Politeknikoa.
- Maiatzak 27. Confines y fronteras. El arte en la epoca de las grandes migraciones. Hizlaria: Eva Fernández del Campo, Unibersidade Konplutentsea.
Berbaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!