Bilboko Kultura Kalez Kalez egitaraua astegoienean abiatuko da
2013-04-29 15:45 kulturbizKultura Kalez Kale programeak 170 saio eskainiko ditu maitzean eta bagilean Bilboko barrutietan. Antzerkia, musikea, jantzea, magia, zirkua... eskaintza zabala atondu dau Bilboko Udalak.
Kultura Kalez Kale programeak 170 saio eskainiko ditu maitzean eta bagilean Bilboko barrutietan. Antzerkia, musikea, jantzea, magia, zirkua... eskaintza zabala atondu dau Bilboko Udalak.
Kalea izango da emonaldi guztien eszenatokia. Maiatzeko lehenengo astegoienean, Ibaiondo, Deustu eta Abandoko barrutietan musika eta antzerki emonaldiak egingo dira. Maiatzaren 4an, San Frantzisko eta Miribilla auzoetan Puski eta Txuruski pailazoak, Nalúa clowna eta Katü Burü, Pagasarriko Trikitixea, Mimoloco eta Palmeras orkestrea izango dira protagonistak.
Hurrengo asteetan hainbat ekitaldi izango dira aukeran, besteak beste, Txurdinagako eta Otxarkoagako IX. Magia Topaketak, Santutxuko Udabarriko bertso-saioak, Jantzea Plazetan, Clown Zorrotza, Otxarkoagako Zinebikluba eta Musikauzo. Bagilean be egongo da zer ikusi Bilboko kaleetan, esaterako, Zirkualde Errekaldeko zirku jaialdia, Musikaren Egun Europarreko jarduerak eta Expodistrito egitasmoko erakusketa barriak.
Uriko kultur egitaraua auzoetara zabaltzea da Kalez Kale ekimenaren helburu nagusia, kaleak animetea eta biztanleen parte-hartzea sustatzea da. Ganera, bertoko musika eta antzerki taldeek euren lanak jentaurrean aurkeztu ahal izango ditue.
Udalak egitarau osoa jasoten dauen argitalpena kaleratu dau eta datorren astetik aurrera uriko udaltegietan banatuko dabe. Halanda be, daborduko ordutegiei eta egunei buruzko informazinoa ikusgai dago, www.kulturabarrutik.net gunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!