'Stock Umorea' udako eskolea izango da Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian
2013-05-06 11:29 kulturbizLekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdiak Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Nazinoarteko Eskolea sortu dau. Anbizino handiko proiektua da, zabala, profesionala eta nazinoartekoa, eta bagilaren 24tik garagarrilaren 14ra bitartean hamar ikastaro eskainiko ditu.
Lekeitioko Kale Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdiak Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Nazinoarteko Eskolea sortu dau. Anbizino handiko proiektua da, zabala, profesionala eta nazinoartekoa, eta bagilaren 24tik garagarrilaren 14ra bitartean hamar ikastaro eskainiko ditu, udalerri bizkaitarreko jaialdiko arduradunek jakinarazo dabenez.
Clown, jantza, fikzinoa, komediarako jantziak eta atrezzoa, ikus-entzunezko komedia zuzendaritzea, umorea eta telebista lako gaiak aztertuko dira, Patxo Telleria, Petra Massey, Bego Crego, Oscar Terol, Anton Valen, Luis Guridi, Ivan Fabrega, Lucy Bradridge, Gerry Regitschnig eta Maitane Zalduegi lako irakasleakaz.
Lehenengo ikastaroa bagilaren 24tik 28ra izango da eta Petra Masseyk eskainiko dauen clow maisu eskolea, hain zuzen be.
Stock Umorea eskoleak nazinoarteko mailea izango dau eta umorea izango da ikastaro guztien lokarria. Lekeitioko Nazinoarteko Jaialdia eskarmentu luzeko sormen lantegi bat da, eta 24 urte daroaz kaleko arteen itsasoan nabegetan. Mundu mailako konpainiarik esanguratsuenak plazaratzeaz gan, produkzino propioak eta prestakuntzea landu ditu. Lekeitiok badauka sortzeko plazea.
Kaleko antzerkiko udako eskolea antolatu da hainbat edizinotan, eta pirotekniaren erabilerea, panpingintzea edo pailazoa lako gaiak eskaini dira bertan. Aurten, ekimen horreei, Stock Umorea udako eskoleak emongo deutse jarraipena.
Ikastaro honeetan parte hartuko daben profesional eta antzerki zaleek Lekeitiok eskaintzen dauen natura- eta kultura-jarduera bikainez gozetako aukerea izango dabe, eta hondartzak, itsas-ibilbideak, gastronomia edota jai tradizionalak eskura izango ditue.
Ikus-entzunezko eta arte eszenikoen udako eskoleak, Kaleko Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiagaz batera, Lekeitioko udako kultur eskaintzea indartu eta osotu egingo dau. Nazinoarteko mailan dabilz biak eta holan Lekeitio itsasargi bilakatzen da arte arloaren itsasoan, azaldu dabe.
Stock Umorea Josu Bilbao eta Aitor Basauri kulturgileen ekimena da. Biak Lekeitioko Kaleko Antzerkiko Jaialdiaren zale sutsuak eta kolaboratzaileak izan dira. Ikastaroetarako matrikula epea zabalik dago www.stockumorea.com webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!