Maribi Bilbao aktore bilbotarra hil da

Bizkaie! 2013-04-04 11:21   kulturbiz

Maribi Bilbao (Bilbo, 1930) Aquí no hay quien viva (Antena 3) eta La que se avecina (Telecinco) telesailetan egindako lanagaitik izan da ezaguna azkenaldian. Orain hile batzuk La que se avecina telesailaren filmazinoa ixtea erabagi eban, nekeagaitik eta ordutegiarengaitik, baina ez gaixorik egoalako, agenteak azaldu dauenez.

Maribi Bilbao aktore bilbotarra hil da eguazten honetan, eguerdiko 12:30ak aldera, Bilboko bere etxebizitzan, 83 urte zituela, aktorearen agenteak jakinarazo dauenez.

Maribi Bilbao (Bilbo, 1930) Aquí no hay quien viva (Antena 3) eta La que se avecina (Telecinco) telesailetan egindako lanagaitik izan da ezaguna azkenaldian. Orain hile batzuk La que se avecina telesailaren filmazinoa ixtea erabagi eban, nekeagaitik eta ordutegiarengaitik, baina ez gaixorik egoalako, agenteak azaldu dauenez.

Parte hartu dauen pelikulen artean dagoz, besteak beste, Maktub (Paco Arango, 2011), No controles (Borja Cobeaga, 2010), Carmen (Vicente Aranda, 2003), Marujas asesinas (Javier Rebollo, 2001), Malena es un nombre de tango (Gerardo Herrero, 1996) eta Salto al vacío (Daniel Calparsoro, 1995). Gainera, film labur ugaritan parte hartu dau.

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zan 2006. urtean, eta jaso dituan sari eta omenaldien artean, Euskal Aktoreen Batasunaren El Abrazo (1996) eta El Mundo egunkariaren Seller saria (1997) nabarmendu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu