Blas de Otero poeta bilbotarraren lan osoa dakarren 'Obra Completa (1935 – 1977)' lana aurkeztu dabe
2013-06-10 18:38 kulturbizGalaxia Gutenberg argitaletxeak atara dauen liburu horrek, Oterok olerkigintzan eta prosan egindako lan guztiak jasoten ditu eta hil ondoren argitaratutako Hojas de Madrid con La galerna liburukia eta sakabanatuta eta argitaratu barik itxi zituan beste biak: Poesía e Historia (olerkia) eta Nuevas historias fingidas y verdaderas (prosa).
'Txiker eta handi euskaraz jantzi', Erandio eta Leioako euskal ondarea lantzeko eskola-materiala
2013-06-06 17:47 kulturbizErandio eta Leioako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu eta lantzeko Txiker eta handi euskaraz jantzi izeneko material didaktikoa aurkeztu dau Labayru Ikastegiak, herri bietako Udalen eskariz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.
UEUk lau graduondoko eskainiko ditu hurrengo ikasturtean
2013-06-06 13:00 kulturbizUEU Udako Euskal Unibersidadeak 2013/2014 ikasturterako EHU/UPVgaz alkarlanean sustatu dituan lau graduondokoak aurkeztu ditu Bilbon. Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia, Euskal pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan, Itzulpengintza eta teknologia eta Hondakinen kudeaketa eta tratamendua dira ikastarook.
Hiru antzezlan eta opera bat estreinauko ditu Arriaga antzokiak datorren denporaldian
2013-06-05 11:58 kulturbizArriaga Antzokiak hurrengo denporaldia aurkeztu barri dau, aurtengo abuztutik datorren urteko bagilera bitarteako programazinoa, hain zuzen be. Hiru antzezlan eta koprodukzino liriko bat estreinauko ditu Bilboko antzokiak.
SGAEko bazkideek Euskadiko Lurralde-Kontseiluetako kideak aukeratu ditue
2013-06-04 11:00 kulturbizSGAEko kudeaketan bazkideen parte-hartzea aregotzeko eta bultzatzeko abian jarri dan prozesu demokratikoak aurrerapausu sendoa emon dau bart, izan be, Euskadiko Lurralde Kontseilura hauteskundeak izan dira, Bilbon SGAEk egoitzea dauen Campos Eliseos Antzokian hain zuzen be.
David Rubinek egin dau aurtengo Getxoko Komiki Azokako kartela
2013-06-03 18:20 kulturbizDavid Rubínek, Espainian zein kanpoan egun komikigile ospetsuenetako bat danak, egin dau Getxoko 12. Komiki Azokako kartela. Azokea zemendiaren 22tik 24ra izango da Areetako Geltokia plazan eta bertan 60 saltoki kokatuko dira.
EIZIEk Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea abiarazo dau
2013-06-03 11:41 kulturbizEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea jarri dau martxan. Itzulpengintzako profesionalek zein hasibarriek parte hartu leikie, eta proiektuak aurkezteko epea garagarrilaren 8an amaituko da.
Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloko hainbat deialdi aurkeztu ditu
2013-05-31 16:39 kulturbizUPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua, Mikel Laboa Katedrearen helburu nagusia da euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea.
11 Kolore Fest-Aniztasun Eguna bagilaren 1ean Donostian
2013-05-31 14:52 kulturbizDana dago prest Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, bagilaren 1erako, Donostian deitu dauen 11Kolore Fest - Aniztasun Egunerako. Gora aniztasuna-Bai aniztasunari! lelopean Donostiako kaleetan egingo dan 11 Tanbor Martxea izango da ekitaldi nagusia.
BFAk bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz
2013-05-29 13:51 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiak bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz. Bookcrossing gune ofiziala bibliotekako atartean dago eta honezkero zabalik dago.
IV. Zirkualde, Zirkuko Arteen Jaialdia astegoienean Bilbon
2013-05-28 14:31 kulturbizBilboko Errekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren laugarren edizinoa jasoko dau astegoien honetan auzoko plazan (Maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean eta 2an), eta barrikuntza lez, aurten, baita bertako udaltegian be. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako bederatzi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzora.
'Hablan los artistas' ehun euskal artistaren alkarrizketa liburua argitaratu dabe
2013-05-27 13:28 kulturbizHablan los artistas ehun euskal artista garaikideri egindako alkarrizketen bildumea argitaratu dau José Luis Merinok. Alkarrizketatuen artean dagoz, besteak beste, Txomin Badiola, Itziar Barrio, Luis Candaudap, Eduardo Chillida, Esther Ferrer, Jesús Mari Lazkano, Remigio Mendiburu, Andrés Nagel eta Jorge Oteiza.
San Antonio jaietarako piropo bila dabilz Igorren
2013-05-24 14:41 kulturbizIgorreko Jaietarako euskeraz idatzitako piroporik originalenaren bila dabilz aurten be San Antonioetako Jai Batzordeak eta Igorren Euskerea Zuzterrerik taldea. Piropo saridunagaz Igorreko jaietarako pegatinea atarako dabe. Parte hartzeko epea maiatzaren 27an amaituko da, astelehenean.
La Cava Etxea, bagileko protagonistea 'Bilboko eraikin bereziak' bisita gidatuen egitarauan
2013-05-22 12:50 kulturbizMaiatzean, Atxuriko Gizakundearen komentua dogu Bilboko eraikin bereziak: Komentuak, atzo eta gaur bisita gidatuen egitarauko protagonistea, bagilean, ostera, La Cava Etxea izango da. Bisitak doban dira, baina derrigor emon behar da izena.
Augustin Zubikarai XIII. Sarira lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da
2013-05-21 11:33 kulturbizProiektuak irailaren 30a arte bialdu daitekez helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle urriaren 31a baino lehen.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 2011n deitutako literatur sarietako lan irabazleak argitaratu ditu
2013-05-20 14:47 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeko Argitalpen Zerbitzuagaz batera, Jon Sudupe Martijak (Azkoitia, 1947) euskerazko Miguel de Unamuno 2011 XIII. Saiakera saria irabazteko idatzitako Oi Europa! lana argitaratu da. Europa berbagai eta filosofo nagusiak bidaide hartuz, horreek Europaz emondako ikuspegia azaltzen dau egileak.
Zornotzan literatura bidaia antolatu dabe Baztanera, Dolores Redondoren 'Zaindari Ikusezina' lana gaitzat hartuta
2013-05-20 12:40 kulturbizKultura eta literatura aukerak eskainiz, liburutegiaren ohiko jarduerearen osogarria dan Biblioteka + programearen barruan, Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak literatura bidaia antolatu dau Baztanera (Nafarroa), inguru hori baita Dolores Redondo donostiarraren Zaindari Ikusezina eleberri ospetsuan agertzen dana.
'Joxe Zapirainen bertso-malkoak' XII. Santiago Onaindia bekearen lan irabazlea aurkeztu dabe
2013-05-14 13:19 kulturbizXII. Santiago Onaindia bekea irabazi eban lana, Pio Perez Aldasoro irakasle eta ikertzaileak idatzitako Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez, aurkeztu barri dabe Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoak, Labayru Ikastegiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Berbaldi, erakusketa eta ibilaldiak, Galdakaoko Oroimenaren Astean
2013-05-10 14:21 kulturbizOroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, berbaldiak, erakusketea eta Burdin Hesia ezagutzeko aukera ederra. Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko Udalak atondu dabe egitaraua. Lehenengo ekitaldia maiatzaren 11n izango da, Galdakao inguruan dagozan Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak ikusteko ibilaldi gidatua.
Magia Topaketek 15 mago batuko ditue Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzuneetan
2013-05-09 11:41 kulturbizBilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak magiaz beteko dira maiatzaren 13tik 26ra bitartean, Udalak antolatutako Magia Topaketen bederatzigarren edizinoan. Parte hartuko daben 15 magoek mueta guztietako ikuskizunak, tailerrak eta berbaldiak eskainiko ditue auzoetako udaltegietan.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...