'Hablan los artistas' ehun euskal artistaren alkarrizketa liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2013-05-27 13:28   kulturbiz

Hablan los artistas ehun euskal artista garaikideri egindako alkarrizketen bildumea argitaratu dau José Luis Merinok. Alkarrizketatuen artean dagoz, besteak beste, Txomin Badiola, Itziar Barrio, Luis Candaudap, Eduardo Chillida, Esther Ferrer, Jesús Mari Lazkano, Remigio Mendiburu, Andrés Nagel eta Jorge Oteiza.

Hablan los artistas ehun euskal artista garaikideri egindako alkarrizketen bildumea argitaratu dau José Luis Merinok. Alkarrizketatuen artean dagoz, besteak beste, Txomin Badiola, Itziar Barrio, Luis Candaudap, Eduardo Chillida, Esther Ferrer, Jesús Mari Lazkano, Remigio Mendiburu, Andrés Nagel eta Jorge Oteiza.

Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu eben liburua barikuan, José Luis Merinok berak eta Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendariak.

Orain 30 urte hasi zan José Luis Merino lekukotzak batzen. Arte informalistea, errealistea, kontzeptuala, konstruktibismoa, pop-art... arte-adierazpen ugariren ganeko erreferentziak jaso ditu liburuan. Artean dana sartzen dala esan eban egileak berak aurkezpenean. Laneko protagonista guztiek gogoz eta grinaz bizi dabe edo bizi izan dabe artea. Merinoren esanetan, artea etenbako bilaketea da, eta artearen barruan bizitea da alkarrizketatuen gogo handienetakoa.

Ehun bat artistari egindako alkarrizketak jaso ditu Merinok, eta hainbat gairen ganean egin dau berba eurekaz, artea, kulturea, literaturea, musikea eta abar. Hildako artista batzuk be gogora dakarz, berbarako, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Amable Arias, Remigio Mendiburu, Rafael Ruiz Balerdi, Vicente Ameztoy, Fernando Eguidazu, eta José de Ramón Carrera.

Merinok Bilboko Grises galerian ezagutu zituan artista gehienak, izan be bertoko zuzendaria izan zan 196tik 1970era; beste batzuk, barriz, 1970. urtean Mexikon egindako erakusketea dala eta. Euskal pintura eta eskultura garaikideak erakusketako komisarioa izan zan. Besteak beste, ondokoak izan ziran Mexikoko uriburuan: Chillida, Ibarrola, Mendiburu, Balerdi, Basterretxea, Sistiaga, Bonifacio, eta Zumeta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu