SGAEko bazkideek Euskadiko Lurralde-Kontseiluetako kideak aukeratu ditue
2013-06-04 11:00 kulturbizSGAEko kudeaketan bazkideen parte-hartzea aregotzeko eta bultzatzeko abian jarri dan prozesu demokratikoak aurrerapausu sendoa emon dau bart, izan be, Euskadiko Lurralde Kontseilura hauteskundeak izan dira, Bilbon SGAEk egoitzea dauen Campos Eliseos Antzokian hain zuzen be.
SGAEko kudeaketan bazkideen parte-hartzea aregotzeko eta bultzatzeko abian jarri dan prozesu demokratikoak aurrerapausu sendoa emon dau bart, izan be, bagilaren 3an izan dira Euskadiko Lurralde Kontseilura hauteskundeak, Bilbon SGAEk egoitzea dauen Campos Eliseos Antzokian hain zuzen be. Normaltasuna nagusi, egun osoa emon dabe euskal bazkideek botoak emoten: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Helburuak honakoak dira: Zuzendaritza Batzar barriak abian jarri dauen prozesu demokratikoan sakondu, benetazko deszentralizazinoari ekin eta bazkideen parte-hartzea sustatu.
Euskal Lurralde-Kontseiluaren bazkideak
Bederatzi bazkide ziran guztira hautagai, euskal Lurralde-Kontseiluan zortzi postu baino ez dagoan arren. Holan, Kontseilua eratzen dan momentutik aurrera, Presidentea eta bozeroailea aukeratu beharko dabe aurrerantzean bazkideek.
Hauxe da Euskadiko Lurralde-Kontseiluan kide izango diran 8 bazkideen zerrenda alfabetikoa:
Eskubide Txikiko Taldea (Musika):
- Amezaga Asensio, Aitor (musikagilea, irakaslea)
- Furundarena Usabiaga, Aitor (musikagilea, akordeoijolea)
Eskubide Handiko Taldea (Arte Eszenikoak):
- Barea Monge, Ramón (aktorea, dramaturgoa, antzerki zuzendaria, zine errealizadorea).
- Castaño Baleiron, Óscar (akotorea, dramaturgoa, Deabru Beltzak Antzerki Taldea).
Ikusentzunezko Taldea:
- Muro Arriet, Gregorio (gidoilaria, zine zuzendaria).
- Puerta, Xabier (gidoilaria, idazlea).
Argitaratzaileen taldea:
- Editorial Cascoporro, S.L.
- Elkarlanean, S.L.
1.000 bat autore eta argitaratzaile bazkidek emon ahal eben, beraz, euskal Lurralde-Kontseilua osotu ahal izateko beharrezkoa dan botua.
SGAEren zuzendaritzak adostu bezela, boto eskubidea daben bazkide guztien % 3a osotzen daben zentsuko lurraldeetan osotu ahal izango dira Lurralde Kontseiluak, hau da, Euskadin, Galizian, Madrilen, Valentzian, Andaluzian eta Catalunyan. Sustapen kulturala, formazinoa edo asistentzia soziala lako gaien gaineko ahalmena izango dauen zuzendaritza organo barria da, Euskadin SGAEren autore eta argitaratzaileei ahotsa emoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!