'Txiker eta handi euskaraz jantzi', Erandio eta Leioako euskal ondarea lantzeko eskola-materiala
2013-06-06 17:47 kulturbizErandio eta Leioako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu eta lantzeko Txiker eta handi euskaraz jantzi izeneko material didaktikoa aurkeztu dau Labayru Ikastegiak, herri bietako Udalen eskariz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.
Erandio eta Leioako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu eta lantzeko Txiker eta handi euskaraz jantzi izeneko material didaktikoa aurkeztu dau Labayru Ikastegiak, herri bietako Udalen eskariz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.
Erandioko Udaletxean bertan egin dabe ekimenaren aurkezpena Joseba Goikouria Erandioko alkateak, Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak eta Labayruko Ikastegiko Igone Etxebarriak.
Txiker eta handi euskaraz jantzi proiektuaren helburua, Erandio eta Leioako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, sailkatu, landu eta eskola bidez zabaltzea da. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako umeentzako material didaktiko-pedagogikoa eskaintzen da, beti be Euskal Curriculumagaz bat eginda, prentsaurrekoan azaldu dabenez. Materialok era didaktikorik egokienean prestau dira, ikastetxean irakasleek edota etxean gurasoek umeekaz erabilteko modukoak izan daitezan.
Lana euskarri informatikoan argitaratu da, DVDan agiri dira unidade didaktiko guztiak, adin taldeka sailkatuta. Interneten be eskuragarri egongo da aplikazino osoa ondoko helbide honeetan: www.gureondarea.com/erandio eta
www.gureondarea.com/leioa
Ikerketa-lana 2008an hasi zan; orduan landa-lana egiteko ama-hizkuntza bertako berbakerea euken 44 informatzaile alkarrizketau eta grabau ziran, bai audioz eta bai bideoz. Grabazinootan herrietako ondare etnografikoa (eguneroko bizimodua, lanbideak, ohiturak, olgetak, urte-sasoiei lotutako ekintzak eta errituak...), ondare lexikala (berbak, esaera zaharrak, esamoduak...) eta ondare etnolinguistikoa (kantak, ipuinak, bertsoak...) batu ziran.
Eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizinoa batu eta transmitiduteko ibilbide honen helburua da gizarteari eredu baliogarriak eta irakaskuntzarako erreferentzia egokiak eskaintzea eta, bide batez, bere aberastasunari eutsi eta iraunarazotea, adierazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!