Augustin Zubikarai XIII. Sarira lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da
2013-05-21 11:33 kulturbizProiektuak irailaren 30a arte bialdu daitekez helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle urriaren 31a baino lehen.
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai Sariaren 13. edizinoa deitu dabe, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Sariak nobelak sortzeko beka legez funtzionauko dau, eta parte-hartzaileek irailaren 30era arte aurkeztu leikiez lanak. Eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu daitekez, jatorrizkoak eta euskeraz sortuak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak.
Parte-hartzaile bakotxak ondorengoak aurkeztu behar ditu, e-mailez atxikitako dokumentuetan: landu nahi dauen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki eretxitako ezaugarriak zehaztuz, besteak beste, argumentua, egiturea, luzerea, estiloa, etab; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osotzen dauena; eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta eskaneautako nortasun agiriaren kopia.
Aitatu bezela, proiektuak irailaren 30a arte bialdu daitekez helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle urriaren 31a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalidaderik ez dabela eretxi ezkero, bekea emon barik itxi leikie epaimahaikoek.
Saria 6.000 eurokoa izango da. Bekearen diru-kopuruaren erdia, irabazle izentau ondoren jasoko dau irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregau eta epaimahaikoek onespena emondakoan.
Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango dau gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazoteko. Luzerea aldez aurretik zehazten gatxa bada be, liburua osotzeko edadea izan beharko dau: 150.000 karaktere gitxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango baleu, epaimahaikoei jakinarazo beharko deutse aldaketearen barri eta euren onespena jaso. Horrezaz gan, lanaren martxaz jakinaren gainean eukiko ditu antolatzaileak.
Idazleak bere lana entregauko ez baleu, edo idazlan horren izaera eta kalidadea, epaimahaikoen eretxiz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko dau jasotako dirua.
Diru-laguntzinoa jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo dau beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren be, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar argitaletxeak argitaratuko dau idazlana eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko deutsoz egileari. Epaimahaiak onespena emoten dauenetik hiru hilebeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan, bekearen aitamena egingo da nahitaez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!