Berbaldi, erakusketa eta ibilaldiak, Galdakaoko Oroimenaren Astean

Bizkaie! 2013-05-10 14:21   kulturbiz

Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, berbaldiak, erakusketea eta Burdin Hesia ezagutzeko aukera ederra. Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko Udalak atondu dabe egitaraua. Lehenengo ekitaldia maiatzaren 11n izango da, Galdakao inguruan dagozan Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak ikusteko ibilaldi gidatua.

Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, berbaldiak, erakusketea eta Burdin Hesia ezagutzeko aukera ederra. Galdakao Gogora alkarteak eta Galdakaoko Udalak atondu dabe egitaraua. Lehenengo ekitaldia maiatzaren 11n izango da, Galdakao inguruan dagozan Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak ikusteko ibilaldi gidatua.

Badira 76 urte faxistek Galdakao bonbardeau ebena, eraso ugari jasan zituan herrian, baina larriena maiatzaren 19koa izan zan. Makina bat hildako izan ziran, sarraski itzela, Galdakao Gogora alkarteko kideek adierazo dabenez.

Igaz, 75. urteurrenean, hilebeteko egitarau zabala antolatu eben Galdakao Gogorak eta Galdakaoko Udalak, berbaldiak, mahai-inguruak, Burdin Hesia ezagutzeko bisitak, erakusketak eta abar. Aurton be, egitarau interesgarria atondu dabe, astebetekoa, maiatzaren 11tik 18ra bitartean. 2013an be badaukagu zer gogoratu, eta zer kontau, nabarmendu dabe alkarteko ordezkariek.

Joan dan urtean Burdin Hesiko bunker eta lubakietatik egindako ibilaldiek egundoko arrakastea izan ebenez, aurten be hitzordu bi egongo dira, bata maiatzaren 11n, eta bestea, 18an. Olabarri, Altamira, Azkarri, Bekea, Bekelarre, Meatzeta auzune eta inguruetako aztarnak ikusiko ditue. Udaletxe aurretik abiatuko dira, 9:00etan.

Berbaldi saio bi prestau ditue Gandasegiko eskoletan. Maiatzaren 14an, Josu Txueka historialariak Amaitu ez zen gerra. La larga estela represiva de la Guerra Civil Española. Heriotza, Erbestea, Espetxeak gaia jorratuko dau. Gerra amaitu osteko errepresinoa eta gerra arteko Europako egoera izango ditu berbagai.

Bigarrenean, hilaren 16an, Sancho de Beurko alkarteko kideek Burdin Hesiaren ezaugarriak eta eraikuntzea azalduko ditue, eta ostean, Galdakao Gogorako Tomi Madinak eta Josu Zubiaur adituak Galdakaoko aztarnen barri emongo dabe, aurtengo neguan batutako hainbat mapa eta argazkiren bitartez.

Eta aste osoan, maiatzaren 13tik 18ra bitartean, Gerra Zibila Galdakaon. Argazkiak eta lekukotasunak erakusketea ikusgai izango da Gandasegin bertan. 1936ko gerreak herrian izan eban eragina aztertu dogu, aurrekariak, gerrako gorabeherak, bonbardaketetan hildakoen izenak, herriko batailoien argazkiak, gudarien izenak eta abar, azaldu dabe.


Galdakaoko Oroimenaren Astearen egitaraua

- Maiatzak 11
9:00etan, Udaletxe aurrean

Ibilaldia Galdakaoko Burdin Hesitik
Olabarri, Altamira eta Azkarriko auzoetako bunker eta lubakiak ikusiko doguz. Ez da ibilbide gatxa, baina oinetako eta erropa erosoak ekarri.


- Maiatzak13-18
Erakusketea Gandasegin
Astelehenetik barikura: 18:00etatik 21:00etara
Zapatuan: 10:00etatik 14:00etara

Gerra Zibila Galdakaon. Argazkiak eta lekukotasunak erakusketea. 1936ko gerrak gure herrian izandako bilakaera, jazoerak eta ondorioak batu doguz, hainbat erretratu eta lekukotzaren bidez.

- Maiatzak 14
19:00etan, berbaldia, Gandasegin

Amaitu ez zen gerra. La larga estela represiva de la Guerra Civil Española. Heriotza, Erbestea, Espetxeak hitzaldia. Hizlaria: Josu Txueka historialaria. Euskeraz eta gaztelaniaz


- Maiatzak 16
19:00etan, berbaldia, Gandasegin

Burdin Hesiaren eraikuntza eta ezaugarriak hitzaldia. Hizlariak: Aitor Miñanbres eta José Ángel Brena (Sancho de Beurko alkartea). Gaztelaniaz

Burdin Hesiaren aztarnak Galdakaon. Hizlariak: Tomi Madina (Galdakao Gogora elkartea) eta Josu Zubiaur (Burdi Hesiaren inguruko aditua). Euskeraz

- Maiatzak 17
12:00 Ekitaldi instituzionala Gerra Zibileko biktimen oroimenez. Plazakoetxen.
Herritarrei abiazino frankista hur egoala abisetan eban sirena-hotsa barriro entzungo da Galdakaon.

- Maiatzak 18
9:00etan, Udaletxe aurrean

Ibilaldia Galdakaoko Burdin Hesitik
Bekea, Bekelarre, Meatzeta eta Usansoloko bunker eta lukabiak ikusiko doguz. Ez da ibilbide gatxa, baina oinetako eta erropa erosoak ekarri.

- Maiatzak 19
13:00 Mezea Andra Mari eleizan, Elexaldeko Auzo Alkartearen bultzadeari esker

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu