'Galde' aldizkari politiko-kultural barria martxan da
2013-03-26 10:29 kulturbizGalde aldizkaria abiatu barri dabe, argitalpen politiko-kultural edegia, askea, inolako lotura politikorik edo instituzionalik bakoa. Papelezko aldizkaria da, baina edizino digitala be badauka. Euskadiko errealidade berezian sustraitutako aldizkaria izan arren, mundura zabalduko ditue artikuluak, alkarrizketak eta albisteak.
Musikea, jantzea eta artea, 24. Xiru jaialdian
2013-03-21 14:56 kulturbizGotaine-Iribarne herriak hartuko dau Xiru jaialdia, martiaren 22tik 24ra bitartean. Kanpotik jinik lelopean, Portugal, Afrika eta Indiatik etorritako artistek euren lanak erakutsiko ditue jaialdiaren 24. edizinoan. Kulturearen unibertsaltasuna, sorkuntzea eta euskerea sustatzea dira festibalaren helburuak.
'Ismael Fidalgo. margolari espresionista baten abentura', Xabier Sáenz de Gorbearen lana plazan
2013-03-21 13:04 kulturbizNekez batu daiteke ale bakar baten Ismael Fidalgo (1928-2010) gerra osteko artista espresionista enkarterritar oparo horren ibilbide plastiko guztia. Xabier Sáenz de Gorbeak, Enkarterriko Museoaren eta Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoagaz, lortu dau Sopuertako margolari horren 300 lan baino gehiago —danak ez— non dagozan ikertu eta liburu bakar baten jasotea.
Elhuyarrek aro barri bati ekin deutso
2013-03-20 14:51 kulturbizBerrogei urteko ibilbidea eginda, aldaketak eginez hasi dau 2013a Elhuyarrek. Xedea eguneratu dabe, negozio-unidadeak egokitu, eta irudi korporatiboa aldatu. Ganera, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta zuzendari nagusi barria aurkeztu ditue, Jose Mari Pitarke eta Leire Cancio, hurranez hurran.
Bilbok Latinoamerikako egileen lanean zehar egingo dan ibilbideagaz ospatuko dau Poesiaren Munduko Eguna
2013-03-20 10:56 kulturbizAlex Angulo eta Loli Astoreka antzezleak izango dira Latinoamerikako egileen lan poetikoari ahotsa jarriko deutsienak. Musika arloa, barriz, José Urrejola musikari eta konposatzailearen esku egongo da.
Mikel Laboa Katedrea sortu dau EHUk
2013-03-18 17:34 kulturbizEHUK eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboa Katedrea aurkeztu dabe Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan. Mikel Laboaren eredua izango da katedrearen erdigunea, eta arteen artekotasunaren eta euskal folklorearen hainbat atal ikertuko dira.
Zabalik honezkero Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizinorako lanak aurkezteko epea
2013-03-15 12:00 kulturbizMartiaren 15ean, Bilboko poeta handiari eskainitako egunean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero Fundazinoagaz alkarlanean, Los Goliardos taldearen kontzertua antolatu dau; emonaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.
Hemen da Bilboko Udaberri Zawp 2013
2013-03-13 10:46 kulturbizUdabarria Erriberan aurreratu egin da. Zona Franka Zorrotzaurreren (ZFZ) barruan, Zawp Bilbaogaz bat Udaberri Zawp 2013 edizinoak peninsulea kolorez, musika, antzerki eta bestelako ekitaldiakaz beteko dau astegoiena.
Bilbo, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2013-03-07 14:45 kulturbizBilbo, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dabe euskal onomastikearen eremuan alkarregaz jarduteko. Hitzarmena, Mario Iceta Bilboko gotzainak, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dabe.
Andres de Mañarikuaren testu bildumea argitaratu dau Labayruk
2013-03-07 14:11 kulturbizEstudios acerca de la cristianización del País Vasco Andres de Mañarikuaren testu bildumea aurkeztu dau Labayru Ikastegiak. Kristinautasuna Euskal Herrian ezartzeko prozesua sakon jorratu eban historialari eta ikertzaile bilbotarrak. Ander Manterola izan da testu-hautaketea eta edizinoaren arduraduna.
Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketeak 4.200dik gora partaide izango ditu
2013-03-06 17:32 kulturbizDanetara, 4.215 lagunek emon dabe izena www.bilbao.net webgunearen bidez, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izan dan Fernando Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketan parte hartzeko.
'Ni ere, UEU' kanpainea abiatu dau Udako Euskal Unibersidadeak
2013-03-06 12:27 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak Ni ere, UEU kanpainea ipini dau martxan. Erakundeak bizi dauen garai gogor honetan, UEU ezagutzera emon eta atxikimenduak jasotea da ekimenaren helburu nagusia. Sare sozialek garrantzi berezia izango dabe, eta bertan idazle, aktore, sukaldari eta zientzialari ezagunak ikusiko doguz, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Juan Mari Arzak, Ilaski Serrano, Kirmen Uribe eta Gorka Otxoa.
Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk aurten udabarrian
2013-03-01 14:06 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Hamar ikastaro prestau ditue Eibarko Markeskoa Jauregian, horreetako lau aurreratuak. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak aurkeztu ditue.
Irudimena sormen lehiaketearen hirugarren edizinoa martxan dago
2013-03-01 10:30 kulturbizAzkue Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak martxan ipini barri dabe Irudimena lehiaketearen hirugarren edizinoa. Martiaren 1ean hasi eta maiatzaren 15era bitartean, euskal kulturearen inguruko sormen literarioa eta grafikoa ardatz daben lanak bialdu ahalko ditue parte-hartzaileek.
Espido Freirek eta Susanne Vålandek 'Emakume izan Norvegian: gizartea eta literatura' berbaldia emongo dabe Bilbon
2013-02-26 14:52 kulturbizEspido Freire idazle bilbotarrak eta Susanne Våland norvegiarrak, gizartearen eta literaturearen ikuspegietatik emakumeak Norvegian beteten dauen lekuari buruzko berbaldia emongo dabe, datorren eguenean, zezeilaren 28an. Berbaldia, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Emakumearen Eguna ospatzeko, antolatu dituan jardueren barruan sartzen da.
Mundumirarik ez da izango aurten
2013-02-21 14:35 kulturbizEtorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizinoetako oinarriak eta ereduak ezartzeko helburuagaz, aurten Mundumira Jaialdia ez antolatzeko erabagia hartu dogu. Erabagia aho-batez hartu dabe Jaialdiaren antolatzaileek: Debagoieneko Mankomunidadeak, Euskal Herria aldizkariak eta Ginmusica musika sustatzaileak.
Kultur Maratila egitarauak musikea, antzerkia eta zirkua dakarz Leioara
2013-02-20 14:54 kulturbizKultur Maratila euskera hutseko kultura egitaraua aurkeztu dau Leioako Udalak. Musikea, antzerkia eta zirkua izango dira aurtengo osogai nagusiak. Lehenengo hitzordua zezeilaren 28an izango da, Horman Poster kolektiboaren Iragan perfektua antzezlanaren eskutik.
Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdia zezeilaren 22tik martiaren 2ra Ordizian
2013-02-19 16:54 kulturbizKolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horreek Euskal Herriko dozena bat izarrakaz alkartuko dira eta istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria esakiniko deuskuez. Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dabenen zehaztasunak ikusteko klik egin hemen.
XII. Bilboko Zirkuitua Helikon Teatro taldeak aurkeztuko dauen 'Cinco horas con Mario' lanagaz hasiko da
2013-02-18 14:06 kulturbizApirilaren 25era arte, Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Basurtu eta Errekaldeko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, umorezko antzerkia, gizarte kritikea egiten dauen antzerkia, jantza eta zirkuagaz edo opereagaz nahasten diran beste lan batzuk jasoko ditue, hamahiru ikuskizun danetara.
Hemengo kultur aniztasunaren alde ehunka atxikimendu jaso ditu EH 11 Kolorek
2013-02-18 09:31 kulturbizBozeroaileek orain arte jasotako atxikimenduak -400 baino gehiago dira dagoeneko- eskertu ditue. Besteren artean, Adierazpenagaz bat egin dabenen artean dagoz Mikel Urdangarin, Roberto Moso, Harkaitz Martinez, Kepa Junkera edota Gose taldea. Baita arte eszenikoen arloko Ramon Barea, Mikel Martinez, Galder Perez, Garbitxu (Deabru Beltzak) eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak be.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...