Kultur Maratila egitarauak musikea, antzerkia eta zirkua dakarz Leioara

Bizkaie! 2013-02-20 14:54   kulturbiz

Kultur Maratila euskera hutseko kultura egitaraua aurkeztu dau Leioako Udalak. Musikea, antzerkia eta zirkua izango dira aurtengo osogai nagusiak. Lehenengo hitzordua zezeilaren 28an izango da, Horman Poster kolektiboaren Iragan perfektua antzezlanaren eskutik.

Kultur Maratila euskera hutseko kultura egitaraua aurkeztu dau Leioako Udalak. Musikea, antzerkia eta zirkua izango dira aurtengo osogai nagusiak. Lehenengo hitzordua zezeilaren 28an izango da, Horman Poster kolektiboaren Iragan perfektua antzezlanaren eskutik.

Sei saio eskainiko ditue Kultur Leioa aretoan. Horman Poster kolektiboak sortutako Iragan perfektua antzezlanaren estreinaldiak edegiko dau egitaraua. 70eko hamarkadan zehar bidaia proposatuko deuskue Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra aktoreek, zelakoak izan ziran umezaroko urte bortiz eta ardurabakoak?.

Martiaren 1ean, Metrokoadroka kolektiboak Poza: Zergatk dantzatzen dute bosniarrek lanaren aurrestreinaldia eskainiko dabe. Dejabu Panpin Laborategiko Corinne Cellak da zuzendaria, eta Jabia Barandiaranek, Idoia Beratarbidek, Ander Fernandezek, Oier Guillanek eta Asier Sarasolak osotzen dabe antzezle taldea. Esperientzia lazgarri bat bizi izan dauen inor ikustea mozkortzen, jantzan, ahotsa kanta batean urratzen... horren lekuko danari sortzen jakon egonezina da lan honen abiapuntua, azaldu dabe.

Egun berean, Xabier Lizaso pianisteak eta Andoni Egaña bertsolariak Bi arreba ikuskizuna ekarriko dabe. Lizaso Chopinzalea da, gañak, barriz, Xenpelear dau gustuko. Mundu bi, obra bi eta kultur-modu bi batuko ditue eszena ganean martiaren 1ean.

Hurrengo egunean, martiaren 2an, Rouge Eléa taldeak Biutz antzezlanak taularatuko dau, antzerkia, zirkua eta bideoa nahasten dituan lana, Corinne Cella eta Ander Fernandezen zuzendaritzapean. Anari taldeak birea amaitu orduko azkenetariko kontzertua emongo dau Leioan, martiaren 2an, hain zuzen be. Borja Iglesias, Xabier Olazabal Drake, Mikel Abrego eta Mariano Hurtado izango ditu lagun kantari azkoitiarrak.

Tartean Teatroa-Ez Dok Hiru Bikoteatroa konpainiaren Lingua nabajorum (euskararen historia txoroa) lanak zarratuko dau Kultur Maratilea, martiak 3an. Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek euskaldunek historian euren artean eta kanpokoekaz izandako burrukak euskerea garatzeko zelan erabili dira azalduko dabe umore askogaz, jakina.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu