Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdia zezeilaren 22tik martiaren 2ra Ordizian

Bizkaie! 2013-02-19 16:54   kulturbiz

Kolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horreek Euskal Herriko dozena bat izarrakaz alkartuko dira eta istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria esakiniko deuskuez. Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dabenen zehaztasunak ikusteko klik egin hemen.

Hemen da Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdia. Urtero bolada honetan jazoten dan moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezela, eta galaxia barri bat eratu dabe: kalabaza formea dauen konstelazino bat. Horreetako bakotxak bere argitasuna badauka be, ahozkotasunaren unibersotik datozen izar horreek zezeilaren 22tik martiaren 2ra bitartean bisitauko gaitue, kalabaza formea dauen konstelazino magikoa pizteko.

Kolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horreek Euskal Herriko dozena bat izarrakaz alkartuko dira kalabaza handi hori osotzeko eta bidebatez istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria gordeko doguz. Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dabenen zehaztasunak ikusteko klik egin hemen.

Badakigu gure zeru-goia izarrez beterik dagoala. Zu lako izarrak. Beraz, gure kalabazeak distira osoz argitu daian, aurtengo hitzorduak ekitaldi berezia dauka: Kontatu gurekin! ipuinen ahozko narrazino lehiaketea. Istorio bat, ipuin bat... kontau gura deuskuen persona guztientzako lehiaketea. Zu lako personei. Ahozkotasunaren Unibersoa zeurea be badalako. Lehiaketea zezeilaren 23an, zapatuan, izango da, 22:00etan, Barrena Jaregian. Parte-hartzaile bakotxaren narrazinoak zortzi minutu iraungo dau gehienez.

Epaimahaiaren erabagiaren eta publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, Herri Antzokian, martiaren 1ean, barikuan, 19:00etan. Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontauko ditue barriro, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdia aurten osotuko daben ganerako izarrakaz batera. Epaimahaiak eta publikoaren botoak erabagiko dabe zein izar dan distiratsuena, eta 300 euroko saria emongo jako irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

Izena emoteko, lehiakideek e-mail bat bialdu beharko dabe honako helbidera: intujai@intujai.com

Informazino gehiago behar izan ezkero, deitu 647 20 14 01 telefono zenbakira edo idatzi intujai@intujai.com posta helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu