Hamaika lan batu ditue 'Astola' aldizkariaren seigarren zenbakian

Bizkaie! 2012-11-02 11:00   kulturbiz

Gerediaga alkartearen Astola aldizkariaren seigarren zenbakia prest dago. Durangaldeko historian sakontzeko hamaika lan barri dakarz, berbarako, Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera liburuan agiri dan Pedro Hilarion Sarrionandiari buruzko lana, Marokora egindako bidaia eta itzulerari buruzkoa.

Zemendiaren 2an abiatuko da Udagoieneko XIII. Ostera

Bizkaie! 2012-10-31 14:42   kulturbiz

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak euskerazko produkzinoa hurreratuko dau Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazinoa zemendiaren 2an hasiko da Elorrion, eta zemendiaren 30ean amaitu. Danetara, 6 emonaldi izango dira eta euskerazko formatu handiko ikuskizunen aukera zabala eskainiko dau programeak ondorengo herrietan: Elorrion, Zallan, Bilbon, Igorren, Leioan eta Muskizen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jexux Izagirrek kazetaritza berbetea aztertu dau 'Erritmoa, kazetariaren batuta' lanean

Bizkaie! 2012-10-31 11:48   kulturbiz

Jexux Izagirrek Erritmoa, kazetariaren batuta kazetaritza berbeteari buruzko lana kaleratu barri dau. Hernaniko Kronika egunkariak idatzizko eta ahozko hizkerea hurreratzen egindako lana dau ardatz, hain zuzen be.

2012 Euskadik 'Lemoniz' argitalpen proiektua aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-10-30 14:49   kulturbiz

Proiektua Raúl López Romo Historian doktoreak idatzitako Euskadi dolutan. Lemoizko zentral nuklearra. Euskal trantsizioaren ikurra saiakereak eta Mikel Alonso argazkilariaren Lemóniz argazki liburuak osotzen dabe. Horrenbestez, osogai bi dituen argitalpen proiektua da: zientzia eta artea batetik, eta arrazoia eta emozinoa, bestetik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Galeusca Donostian urriaren 26tik 28ra

Bizkaie! 2012-10-26 11:47   kulturbiz

Galeusca, Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko biltzarra, aurten Donostian izango da eta Esateko idazten dana lelopean, ahozkotasunaren bideak aztertuko ditue datozen hiru egunetan.

Mediateka BBK-k herritarren artean erreferentea izatea berretsi dau bere bigarren urteurrenean

Bizkaie! 2012-10-24 15:48   kulturbiz

Bi urte honeetan zehar, Mediateka BBK-k 1.200.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu: dobako zerbitzu bat emonez, ordutegi zabal batean (astelehenetik domekara 10:00etatik 22:00etara) eta jarduera desbardin anitz eskainiz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bernardo Atxagak 'Guernica' koadroaren aurrean poesia-irakurketea egingo dau

Bizkaie! 2012-10-24 14:13   kulturbiz

Bihar, eguena, urriak 25, arratsaldeko 19.00etan, Madrileko Reina Sofía Museoaren Sabatini Eraikuntzan (2. pisua, Guernica Aretoa), Bernardo Atxagak Guernica koadroaren aurrean Es extraño pensar que tuvimos miedo del rayo izeneko berbaldia eta poesia-irakurketea egingo dau. Irakurketak William Wordsworth, Luis Cernuda, Paul Eluard edo Lauaxetaren olerkiak batuko ditu.

Aurton 40.00 Kultura Bonu ipiniko ditu salgai Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-10-24 11:06   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzeak 600.000 euro erabiliko ditu aurtengo Kultura Bonua kanpainan. Danetara 40.000 bonu ipiniko ditue salgai. Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era arte erosi ahalko dira.

'Kafea eta galletak' ekimenak 'Kafe Aleak' dakarz liburu formatoan

Bizkaie! 2012-10-22 17:50   kulturbiz

Orain pare bat urte, Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodríguez Kafe Aleak liburua sortzeko asmoagaz hasi ziran beharrean; oinarrian, 121 disko dagoz eta horreei buruz 121 lagunen testuak, bizipen personalak gehienak baina ipuinak, olerkiak, musika kritikak, zein kritika soziala edota iruzkin politikoak be agiri dira.

‘Egungo Euskal Antzerkiaren Historia’ liburura euskal literatura dramatikorik eta antzerkirik barrienen bilakaerea batu dabe

Bizkaie! 2012-10-19 16:12   kulturbiz

Egungo Euskal literaturaren Historia liburuaren abiaburua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zan garaia da, hain zuzen be, hiru euskal probintzietan kultur politika autonomoak antolatzen eta abian jarten hasteak bidea emon ebalako ganerako euskal probintzietan be euskal antzerki produkzinoa eta literatura dramatikoa suspertzeko.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2012-10-18 18:00   kulturbiz

Bilboko Udal Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu datorren eguaztenean, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu; alde batetik, herritar guztiei ezagutza eta informazioa jasoten laguntzen deutsen eta hur dagoan zerbitzu publikoaren existentzia ezagutarazotea, eta bestetik, liburutegien erabilerea sustatzea.

Lekeitioko emakumeek historian egindako ekarpenak ezagutarazoteko beka deialdia egin dabe

Bizkaie! 2012-10-18 11:30   kulturbiz

Lekeitioko emakumeek historian egindako ekarpenak plazaratzeko beka deialdia egin barri dau Lekeitioko Udalak. Bekea 4.000 eurokoa da, eta gehienez be 6 hileko iraupena izango dau. Izena emoteko azkenengo eguna zemendiaren 16a da.

Rod Nelson eta Charles Cecil hizlari, Bilboko Fun & Serious Game bideojoko jaialdian

Bizkaie! 2012-10-11 14:58   kulturbiz

Rod Nelson injineruak eta Charles Cecil guruak Fun & Serious Game bideojoko jaialdian parte hartuko dabe Bilbon, jardunaldietako arduradunek aurreratu dabenez. Aurten, 354 lan aurkeztu dira Serious Games kategorian, eta 512 aisialdiko atalean. Jaialdia zemendiaren 26an hasiko da.

Asier Huegunek 'Kolonbian bahituta: 74 egun ELNren esku' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-10-09 18:36   kulturbiz

2003ko irailaren 12an, Kolonbiako ELNk Asier Huegun bahitu eban. Orduan idatzi eban egunerokoa oinarri hartuta, Huegunek berak eta Gari Udabe kazetariak Kolonbian bahituta: 74 egun ELNren esku liburua aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxeagaz.

Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak protagonista Amorebieta-Etxano Mangamore jaialdiaren eskutik

Bizkaie! 2012-10-05 16:37   kulturbiz

Urriaren 12tik 14ra bitartean, Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak izango dira protagonista Amorebieta-Etxanon, Mangamore jaialdiaren VI. edizinoa helduko baita udalerrira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanen erakusketea zabaldu dabe

Bizkaie! 2012-10-04 11:29   kulturbiz

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako bigarren edizinoko erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo sariketako beharrik aitagarrienak batu ditue, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearenak, eta ohorezko saridun Jon Zabaletarenak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Erabagiteko eskubidea eta gizartea garapenaren erdian ipintea ezinbestekotzat jo dau Juan Jose Ibarretxek

Dabi Piedra 2012-09-27 15:59   kulturbiz

Lehendakari ohiak bere doktore tesia jasoten dauen liburua aurkeztu dau gaur Bilbon, El Caso Vasco, el desarrollo humano sostenible izenburuagaz. Bertan, gaur eguneko munduaren azterketa kritikoa egiten dau eta etorkizunari begiratzen deutso, iragana ahaztu barik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Abenturak eta bidaiak protagonista IX. Bidaiarien Txokoa ekimenean

Bizkaie! 2012-09-25 15:31   kulturbiz

Lurreko tontorrik altuenetako batera igotea, Coloradoko ibaiaren ur-lasterretan piraguaz ibiltea edo 4x4 ibilgailu batean Dakar rallya bakar-bakarrik, ezelako laguntzino barik egitea dira Bidaiarien Txokoa ekimenaren aurtengo edizinoan protagonistek aurkeztuko dituen esperientzietako batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskal kulturea New Yorken izango da udagoienean, Basque Cultural Exchange egitarauaren bitartez

Bizkaie! 2012-09-21 11:21   kulturbiz

Lau izango dira programeak jorratuko dituan gai nagusiak: euskal zinemagintzea; Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena; Gernikako ikurretik gaur egungo ikonoetara gaiari buruzko hausnarketea; eta euskerazko musikearen historiaren gaineko begiradea.

Etxepare Euskal Institutuak 'Euskal Kultura Saila' atondu dau

Bizkaie! 2012-09-19 14:33   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura Saila / Colección Cultura Vasca / Basque Culture Series izenburua emon deutso aurkeztu dauen liburu sailari. Hirueleduna izango da eta 12 liburuk osotuko dabe; horreetatik hamar aurkeztu ditue orain.