Bernardo Atxagak 'Guernica' koadroaren aurrean poesia-irakurketea egingo dau
2012-10-24 14:13 kulturbizBihar, eguena, urriak 25, arratsaldeko 19.00etan, Madrileko Reina Sofía Museoaren Sabatini Eraikuntzan (2. pisua, Guernica Aretoa), Bernardo Atxagak Guernica koadroaren aurrean Es extraño pensar que tuvimos miedo del rayo izeneko berbaldia eta poesia-irakurketea egingo dau. Irakurketak William Wordsworth, Luis Cernuda, Paul Eluard edo Lauaxetaren olerkiak batuko ditu.
Artea, Oroimena eta Demokrazioa. Picassoren Guernica-tik gure egunetara I. Nazinoarteko Batzarrari amaierea emongo deutso Atxagak. Bihar, eguena, urriak 25, arratsaldeko 19.00etan, Madrileko Reina Sofía Museoaren Sabatini Eraikuntzan (2. pisua, Guernica Aretoa), Bernardo Atxagak Guernica koadroaren aurrean Es extraño pensar que tuvimos miedo del rayo izeneko berbaldia eta poesia-irakurketea egingo dau. Irakurketak William Wordsworth, Luis Cernuda, Paul Eluard edo Lauaxetaren olerkiak batuko ditu.
Jarduerak Artea, Oroimena eta Demokrazioa. Picassoren Guernica-tik gure egunetara I. Nazioarteko Batzarrari amaierea emongo deutso. Kongresua antolatu eben Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU), Gernika Gogoratuz eta Bakearen Aldeko Aztertegia erakundeak, eta baita Gernikako Bakearen Museoak be; bidenabar, batzar zientifikoan Reina Sofia Museoak lagundu eban. Koadroa aurkeztu zanetik 75 urte betetaen diranean eta Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ospatzen danean, kongresu honek Guernica-ren egunerokotasuna berrikusi eban, baita balio demokratikoen aldeko apustu iraunkorragaz dauen konpromisoa be. Era berean, hizlariek hausnarketea egin eben sormenaren, oroimenaren eta proiektu demokratikoaren instituzino iraunkorraren arteko lotura sakonei buruz, euskal eta europar testuinguru garaikidean eta testuinguru globalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!