Rod Nelson eta Charles Cecil hizlari, Bilboko Fun & Serious Game bideojoko jaialdian

Bizkaie! 2012-10-11 14:58   kulturbiz

Rod Nelson injineruak eta Charles Cecil guruak Fun & Serious Game bideojoko jaialdian parte hartuko dabe Bilbon, jardunaldietako arduradunek aurreratu dabenez. Aurten, 354 lan aurkeztu dira Serious Games kategorian, eta 512 aisialdiko atalean. Jaialdia zemendiaren 26an hasiko da.

Rod Nelson injineruak eta Charles Cecil guruak Fun & Serious Game bideojoko jaialdian parte hartuko dabe Bilbon, jardunaldietako arduradunek aurreratu dabenez. Aurten, 354 lan aurkeztu dira Serious Games kategorian, eta 512 aisialdiko atalean. Mundu oso parte-hartzaileak dagoz. Jaialdia zemendiaren 26an hasiko da.

Bideojokoen arloko jente ezaguna izango da Bilbon, besteak beste, Rod Nelson Lotus Renault taldeko 1 Formulako injinerua. Fernando Alonso pilotu espainiarraren pistako injinerua izan zan munduko txapelketa biak irabazi zituanean. Nelsonek Bilbon egoitza daukan DigiPen bideo-jokoen unibersidadeak garatutako serious game baten erabilereari buruz hitz egingo dau. Egoera konpleju baten erabagi estrategikoak hartzeko erabilten da hau jokoau. Esaterako, 1 Formulako kalifikazino-fasean eta lasterketan erabilten dabe, elementu asko dagozako kontroletako.

Charles Cecil bideo-jokoen industriaren gurua da, Revolution Software konpainiaren sortzaileetakoa. Gaur egun, Kickstarter plataformearen barruan, esku artean daukan crowdfunding proiektuaren arrakasteari buruz berba egingo dau. Danetara, 800.000 dolar batu ditue, hasieran eskatutakoaren bikotxa. Cecilek moeta horretako plataformeari esker sortzen diran negozio-bide barriak izango ditu berbagai, eta irabazi handiagoak lortzeko zelan erabile daitekezan azalduko dau.

Bilboko Alondigeak antolatutako HoPlay Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketeak egun gehiago izan ditu, azaroaren 26tik abenduaren 2ra arte. 71 joko lehiatuko dira, Alemania, Argentina, Espainia, India, Italia, Japonia, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Suedia, Suitza eta AEBetakoak. Euskal Herriko 17 parte-hartzaile izango dira. Jokoen plataformak Android, Online, iOS, Kinect, Nintendo DSi, Play Station 3, Windows eta Mac, Xbox dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu