Etxepare Euskal Institutuak 'Euskal Kultura Saila' atondu dau
2012-09-19 14:33 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura Saila / Colección Cultura Vasca / Basque Culture Series izenburua emon deutso aurkeztu dauen liburu sailari. Hirueleduna izango da eta 12 liburuk osotuko dabe; horreetatik hamar aurkeztu ditue orain.
Etxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura Saila / Colección Cultura Vasca / Basque Culture Series izenburua emon deutso aurkeztu dauen liburu sailari. Hirueleduna izango da eta 12 liburuk osotuko dabe; horreetatik hamar aurkeztu ditue orain.
Mari Jose Olaziregi sailaren editoreak adierazo dauenez, gure kulturea dabe berbagai, eta hizkuntzea, literaturea, musika klasikoa, euskal kantagintzea (pop, rock, folk), jantzak, sukaldaritzea, ikusizko arteak, tradizinoak, eta euskal zinea dabe ardatz orain aurkezten doguzanak. Helburua, euskal sorkuntzeari buruzko informazino eguneratu, erakargarri eta, aldi berean, sendoa eskaintzea da, geureaz jakin nahi daben horreakana erraz heltzeko moduan aurkeztua, azaldu dau.
Euskal Kultura Sailak dibulgazinoa dau helburu eta Etxepare Institutuak azoka, jaialdi, unibersidade, aurkezpen, jardunaldi eta abarretan erabiliko dau. Halan da be, herritar guztiek eukiko ditue eskura, liburuak osorik institutuaren webgunean topau daitekezalako.
Bildumearen aurkezpenean parte hartu dabe Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskerearen sustapen eta zabalkunderako zuzendaria eta sailaren editoreak, Mitxel Murua editore laguntzaileak, Iván Igartua, Jon Eskisabel, Miren Jaio, Joxean Fernandez, Oier Araolaza, Joxerra Garzia eta Hasier Etxeberria hainbat liburutako testuen egileek eta Javier Ruiz diseinatzaile grafikoak. Guztiek azpimarratu dabe, proiektu honek kanpoko zein hemengoentzat euki leiken garrantzia. Aizpea Goenagak zabalkuntza horretarako tresna eguneratu eta erakargarria sortzeko beharraz berba egin dau: Funtsezkoa dan galdera bati erantzun nahi izan geuntsan: zer dauka gure kultureak berezia edo zergaitik da berezia? eta euskereari buruz zer dakigu?. Eta kontau beharrekoa ondo azaltzeko beharra geunkan, azaldu dau.
Mari Jose Olaziregik, saila antolatzeko garaian kultura berbearen bi adiera kontuan izan dituela adierazo dau: Lehenengo adierak talde baten nortasunari egiten deutso erreferentzia, hau da, talde horren ohitura eta usadioek osotuko leukie kulturea. Bigarren esanahiari jagokonez, adierazoteko, komuniketako beharrizanaren fruituek osotzen dabe ondare kulturala.
Danetara, 872 orrialde, 316 argazki eta hiru hizkuntza behar izan dira bildumea osatzeko. Olaziregiren berbetan, euskal kulturan interesauta dagoan edonorengana erraz heltzeko eginda dagoz eta erakargarriak izan arren, irakurleen gogoan bizirautea dabe helburu.
Iván Igartuak Euskararen historia laburra liburua idatzi dau Xabier Zabaltzagaz batera. Bere ustez, euskereak jakinmin handia piztu dau munduan zehar eta hori asetzeko idatzitako liburua da eurena. Dana dala, liburua modu zorrotzean eta kritikoan idatzita dagoala nabarmendu dau, gaiaren inguruan existiduten diran mitoak, usteak eta abar kontuan izanda.
Kantagintzea
Jon Eskisabelek, Euskal kantagintza: pop, rock, folk liburuaz berba egitean, euskal kantagintzearen mende erdiko historia batu nahi izan duaela adierazo dau. Helburu horregaz hiru zatitan banatu dau liburua eta sarrera labur bat egin ondoren, kantagintzearen joera estilistikoen bilakaerea aztertu eta azkenik, 20 talderen hautaketea egin dau euren diskografiaren aukeraketa bat eginez.
Estanpa bilduma izeneko liburuaz arduratu da Miren Jaio artistea, eta bere asmoa hasieran beste bat izan arren, azkenean liburua egiterakoan ildo kronologiko bat eroatea erabagi dauela azaldu dau. Gainera, esfortzu handia egin dauela autortu dau, bera azken 20 urtetako arte garaikidean aditua izanik, erreferentzia zaharragoak be aztertu behar izan ditualako.
Joxean Fernandezek, barriz, Euskal zinema liburua laburtzean izandako zailtasunak azpimarratu ditu, eta laburtze horren eraginez, zinemagileak hartu dituala protagonistatzat azaldu dau, zinemaren beste arlo batzuek baztertuz.
Oier Araolazak, Euskal dantza liburuaren egileak, dibulgazinoa eta zientziaren zeregina nabarmendu ditu, eta beharrezkotzat jo dau krisi testuinguru honetan hezkuntzea eta osasuna bakarrik salbetan dirala emoten dauen arren, zientzia eta ikerketea eta kulturea hareen ondoan aldarrikatzea.
Joxerra Garziak be dibulgazinoaz berba egin dau eta kontzeptua berraztertzeko izan dauen beharra azpimarratu. Bere ustez, datuak sobran dagozan garaiotan interpretazinorako tresna egokiak emotea da gakoa.
Azkenik, Hasier Etxeberriak hartu dau berbea eta gastronomian euskal kontzeptuak bere barruan dauen zailtasunaz egin dau berba. Euskal zer dan definiduteko gogoetea beharrezkoa dala adierazo dau euskal sukaldaritzea zer dan jakiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!