2012 Euskadik 'Lemoniz' argitalpen proiektua aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-10-30 14:49   kulturbiz

Proiektua Raúl López Romo Historian doktoreak idatzitako Euskadi dolutan. Lemoizko zentral nuklearra. Euskal trantsizioaren ikurra saiakereak eta Mikel Alonso argazkilariaren Lemóniz argazki liburuak osotzen dabe. Horrenbestez, osogai bi dituen argitalpen proiektua da: zientzia eta artea batetik, eta arrazoia eta emozinoa, bestetik.

Fundación 2012 Fundazinoak, Bake eta Askatasunaren Aldeko Kulturen Urtea kudeatzeko Eusko Jaurlaritzeak eratutako fundazinoak, Lemóniz argitalpen proiektua aurkeztu dau gaur Bilbon; proiektua Raúl López Romo Historian doktoreak idatzitako Euskadi dolutan. Lemoizko zentral nuklearra. Euskal trantsizioaren ikurra saiakereak eta Mikel Alonso argazkilariaren Lemóniz argazki liburuak osotzen dabe. Horrenbestez, osogai bi dituen argitalpen proiektua da: zientzia eta artea batetik, eta arrazoia eta emozinoa, bestetik.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Mikel Toralek aurkeztu dau egitasmoa, eta bertan lagun izan ditu Rafael Ruzafa, Valentin de Foronda Institutuko idazkaria, Raúl López Romo, Historian doktorea eta Euskadi dolutan. Lemoizko zentral nuklearra. Euskal trantsizioaren ikurra saiakerearen autorea, eta Mikel Alonso argazkilaria, Lemóniz argazki liburuaren egilea.

Egunotan 30 urte bete dira EAEn Transizinotik demokraziarantz egindako bidean bereizgarri bihurtu zan fenomeno bat amaitu zala: Lemoizko zentral nuklearraren kontrako jarrera orokorra, hain zuzen; bada, 2012 Fundazinoak, UPV/EHUko Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuagaz alkarlanean, urtemugea gogoratu nahi dau Mikel Alonsoren argazkilaritza lanaren bidez eta Raúl Lópezek saiakera lanean erabilitako metodologia historikoari esker.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Mikel Toralek adierazo dauenez, demokrazia jaiobarriak tartean askatasun gitxi eskaintzen zituan arren, herritarrek aurkako burruka garrantzitsua egin eben, Lemoizen kontrako mobimentuari urteetan eutsiz; mobimentua sano errotuta egoan garaiko gizarte aniztasunean eta energia nuklearraren hasierako bildurretik gure garaiko kontzientzia ekologistearen jatorri izatera heldu arteko bilakaerea izan eban. Herritarren energia momentu gorenean egoanean, bat-batean ETA agertu zan, eta bere jarduera mesianiko eta usurpatzaileagaz, zentraleko bost langile hil eta Lemoizen kontrako mobimentuan eta bere jarraipen ekologistan sekula zarratuko ez zan apurketea eragin eban. Honegaz guztiagaz, 1982. urtea heldu zan; orduan, urriko hauteskundeetan PSOEk irabazi eban, eta ez eutsen obrei barriro ekin; holan, behin betiko bertan behera geratu ziran luzapen nuklearrari buruzko 1984ko dekretuaren ostean. Protagonismo biziko zortzi urte izan ziran, bai politikearen eremuan, bai komunikabideetan; garai haren ondoren, barriz, isiltasuna nagusitu da hogeita hamar urtez.

Rafael Ruzafaren berbetan, iraganeko egoeretara hurreratzeko, batez be egoera polemikoak izan badira, zorroztasuna, metodoa eta zintzotasuna beharrezkoak dira. Interesen arabera erabiltea oso tentagarria da, batzuetan baita zakarra be. Erakunde akademiko hau ikerkuntza historikoaren alorrean jarduten da gehienbat, eta jagokon irismenaren barruan, betibe, gaur aurkeztu doguzan obren itxurako lanak bultzatzen ditu. Gaur egungo euskal gizarteak atzoko prozesuak ulertu behar ditu, Lemoizko zentralaren burrukan nork hartu eban parte, zein baliabide erabili ziran eta zein izan ziran helburuak.

Raúl López Romorentzat, Lemoiz ingurumen arloko gatazka edo gatazka ekologiko bat baino askoz gehiago izan zan; gai horreek berez garrantzitsuak diran arren, bigarren mailan gelditu ziran. Oro har, Euskadi ulertzeko modu desbardinen arteko aurrez aurreko politiko bat izan zan, baita gai publikoetan parte hartzeko modu desbardinen arteko burrukea be, indarraren edo berbearen bidez parte hartzeko moduen artekoa, hain zuzen be. Aurrez aurrekoak huts egin eban zenbait arlotan, eta beste askotan, ostera, asmau egin eban, baina orotara, aurrerapenakaz zein atzerapenakaz, euskal demokratizazino gatxaren metafora lez erabil daiteke.

Bestalde, Mikel Alonsok azaldu dauenez, natureak, kresalak, haizeak… urteak daroez lanean eta gizakiek, barriz, hormigoizko milaka tonakaz egindako agertoki horretan, ezkutuan dagozan arrastoak estaltzen saiatzen. Nekez topauko dogu obra epiko bat antzezteko hain eszenografia bortitza. Kamera eta tripodea hartuta egin nituan ibilaldietan, tragedia greziar bat bizi izan eban antzoki bati argazkiak ataraten nenbilela sentidu neban, milaka aktorek parte hartu genduan tragedia bat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu