'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea'-ren jardueretan 250 sortzailek baino gehiagok parte hartu dabe
2012-07-23 15:16 kulturbizBlanca Urgellek kulturako inbersinoa aldarrikatu dau krisiaren mehatxua sufriduten dauen eta ulermenerako eta alkarbizitzarako gune barriak sortu behar dituan gizarte baten aldaketearen eragile moduan.
Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidente barria
2012-07-23 11:22 kulturbizHautagaitza bateratuak bazkideen babes masiboa jaso dau. Haren buruan, Iñaki Dorronsoro Plazaola, ondoan Federico Verastegui Cobian (Arabako lehendakariordea), Rosa Miren Pagola Petrirena (Bizkaiko lehendakariordea), Jose Mari Arrazola Aranzadi (Gipuzkoako lehendakariordea), Asier Barandiaran Amarika (Nafarroako lehendakariordea) eta Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Kanpoko lehendakariordea).
Mikel Lertxundiren 'Lekuko' eskultura multzoa ikusgai dago Berriatuko Urepel izeneko plaza barrian
2012-07-20 13:59 kulturbizBerriatuko herriak estimu handian dauen Urepel iturburua eta harek bustiten dituan lurra eta historia goratu nahi izan ditu Lertxundik artelan honetan. Bere eskultore begiradaz, bere estiloari eta filosofiari leial, ura sua eta aireagaz alkartu dau, orekearen bila beti, bakotxa bere agertokitik eta bere nortasunaren jaube gune beraren osogarri dala iradokiz.
Getxoko Udalak bere kultura-ekintzaren eredua berrikusi eta eguneratzeko prozesua abiatu dau
2012-07-18 15:56 kulturbizKrisiaren aurrean kultura garapen-aukeren artean finkatzea eta Getxo markeari kultur ekarpena sendotzea dira Udalak, garagarril honetan, Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua preparetako prozesua abian jartean zehaztutako helburuetako batzuk, Imanol Landa Getxoko alkateak eskainitako prentsaurrekoan adierazo dauenez.
Euskal kulturea kanpoan zabaltzeko diru-laguntzinoak eskatzeko bigarren epea edegi dabe
2012-07-17 12:29 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak astelehen honetan zabaldu dau arte plastikoak eta ikus-arteak, musikea, arte eszenikoak eta literaturea 2012. urtean euskerearen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzinoen deialdirako eskaerak aurkezteko bigarren epea; azken eguna: irailak 14.
'Udako liburutegiak' martxan dagoz Bilbon, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan
2012-07-13 10:27 kulturbizBilboko Udal Liburutegien Sareak Udako liburutegiak programea ipini dau martxan domekan, garagarrilaren 15ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Heritarrek liburuak eta aldizkariak eskura izango ditue, eta umeei zuzendutako irakurketea sustatzeko jarduerak egingo dira
Euskal Kostaldeko museo eta intepretazino zentroetako eragileak Lekeition batu dira alkarlana bultzatzeko
2012-07-12 15:37 kulturbizMuseo eta interpretazino zentroen mahai teknikoa eratu da, alkarlana eta komunikazinoa indartzeko eragile guztien artean, kultur eragileen ekarpenak batzeko eta sare lana indartzeko turismo arloaren garapena lortzeko.
Arte eta kultura industriak 463 miloe euroko diru-sarrerak izan zituan 2009an
2012-07-11 13:52 kulturbizArte eta kultura industriak 463 miloe euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituen, 2009. urteko Kultura Arteen eta Industrien Estadistikeari buruzko datuen arabera. Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Mikel Toral Kulturaren Sustapenerako zuzendariak eta Xavier Fina azterlanaren koordinatzaileak aurkeztu ditue emoitzak.
'Mundua aldatzeko ideiak' topaketetako pentsalariek gizarte-eredua berrikustea eskatu dabe
2012-07-10 18:17 kulturbizEusko Jaurlaritzearean 2012 Fundazinoan Mundua aldatzeko ideiak izeneko topaketak egin zituan Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra bitartean. Kulturea eta jakintzearen arloko pentsalariak ondorio honetara ailegau dira: Egungo gizarte-eredua ultraliberala, bertikala eta insolidarioa barrikusi egin behar da.
Gaur Bilbon hasiko dan 'Mundua Aldatzeko Ideiak' nazinoarteko topaketearen lehenengo jardunaldiko ponentziak aurkeztu ditue
2012-07-05 15:49 kulturbizGaur, prentsaurrekoan, Nikaraguako idazle eta saiogile Sergio Ramírezek eta Alfredo Jaar artista, arkitekto eta zinemagile txiletarrak komunikabideen aurrean azaldu ditue topaketa honetara ekarri dituen ponentziak, Demokrazia, gizarte-garapenaren faktore hirugarren munduko herrialdeetan eta Zaila da izenburukoak, hurranez hurran.
Fun & Serious Game Festival bideojoko jaialdiak bere kartel ofiziala dauka honezkero
2012-07-05 12:14 kulturbizRaúl Rodriguez Zabalza diseinugile grafikoa Fun & Serious Game Festival bideojoko jaialdiak bere kartel ofiziala hautatzeko egin dauen lehiaketearen irabazlea izan da. Kartel hau, Jaialdiko bigarren edizinoaren irudia izango da.
Guillermo Martinez idazle eta matematikari argentinarraren azken liburuaren aurkezpena Bilbon
2012-07-02 15:28 kulturbizGuillermo Martínez, Bilbora etorri da egunotan bisitan, EHU-k konbidauta, BizBAK 2012 udako ikastaroetako batean parte hartzeko. Izan be, garagarrilaren 4an eta 5ean, Cultura con M de Matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura izenburuko ikastaroan hartuko dau parte.
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehenetan
2012-07-02 13:07 kulturbizGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara, garagarrilaren 2an hasita. Udan Bilbok bisitari asko jasoten ditu eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau.
Ane Rodriguez da Tabakalerako zuzendari barria
2012-06-27 12:33 kulturbizTabakalera — Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroko (KGNZ) Administrazino Kontseiluak bart eginiko batzarrean erabagi dau Ane Rodriguez izango dala zentroaren kultura zuzendari barria eta Haritz Azkarraga kudeatzailea. Biak gehiengo absolutuz izan dira hautatuak. Eusko Jaurlaritzea abstenidu egin da botazinoan.
UEUk lau graduondoko barri eskainiko ditu hurrengo ikasturtean
2012-06-20 15:11 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak 2012/2013 ikasturterako lau graduondoko barri aurkeztu ditu: Euskal pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan, Itzulpegintzea eta teknologia, Neuroerrehabilitazioa eta Hondakinen kudeaketea eta tratamendua. Laurak EHUgaz alkarlanean prestau ditu. Izena emoteko epea irailaren 15ean amaituko da.
22 konpainiak parte hartuko dabe Bilboko XIII. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian
2012-06-19 15:41 kulturbizXIII. Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoagaz dator, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu. Bilboko XIII. Kalealdia garagarrilaren 2tik 7ra izango da aurten.
Kultur jarduerak eta sozialak izango dira Elorrion garagarrileko astegoienetan
2012-06-18 13:07 kulturbizGaragarrileko astegoienak jarduera musikal, artistiko, kultural eta sozialez beteta egongo dira Elorrion, Udak Elorrion programako egitarauagaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Elorrioko Udalaren ordezkariek jakinarazo dabenez.
Euskal sortzaileon arteko I. Topaketak garagarrilaren 2an eta 3an
2012-06-12 18:15 kulturbizHainbat euskal sortzaileren eskaereari erantzunez, Ahotseneak euskal sortzaileen arteko I. Topaketak antolatu ditu. Helburuak dira euskal sortzaileok alkar ezagutu, euskal sorkuntzearen egungo egoerea alkarregaz aztertu eta balizko urtenbideak proponidutea.
‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Jaialdira 3.500 lagun hurreratu dira
2012-06-11 15:38 kulturbizAskoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia eta Maleta mexikarra argazki-erakusketa kultura-ekimenek, biak be Euskadi 2012k antolatutakoak eta atzo amaitutakoek, 3.500 eta 45.000 lagun batu ditue guztira, hurranez hurran.
Unamunoren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko programea zabalduko dau Jean-Claude Rabaték
2012-06-08 15:34 kulturbizParis III-Sorbonne Unibersidadeko Zibilizazino Espainiarreko katedradun Jean-Claude Rabaték, Miguel de Unamunok, jaio zanetik, 1930ean erbestetik itzuli zan eta Bilbo azken aldiz bisitau eban arte, bere jaioterriagaz izan eban lotura indartsu eta eten bakoa azalduko dau berbaldian.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...