Arte eta kultura industriak 463 miloe euroko diru-sarrerak izan zituan 2009an
2012-07-11 13:52 kulturbizArte eta kultura industriak 463 miloe euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituen, 2009. urteko Kultura Arteen eta Industrien Estadistikeari buruzko datuen arabera. Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Mikel Toral Kulturaren Sustapenerako zuzendariak eta Xavier Fina azterlanaren koordinatzaileak aurkeztu ditue emoitzak.
Arte eta kultura industriak 463 miloe euroko diru-sarrerak eta 3.000 lanpostu sortu zituen, 2009. urteko Kultura Arteen eta Industrien Estadistikeari buruzko datuen arabera. Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Mikel Toral Kulturaren Sustapenerako zuzendariak eta Xavier Fina azterlanaren koordinatzaileak aurkeztu ditue emoitzak.
Azterketeak 595 eragileen inguruko informazinoa batu dau, arte eszeniko, musikea, ikus-arteak, liburugintzea eta ikus-entzunezko sektoreak hartu ditu kontuan, hain zuzen be. Ikus-arteen sektoreak lortu ditu diru-sarrera (%45,6) eta enplegu gehien, eta sortutako lanpostu guztien %43 izan zan. Kultura Arteen eta Industrien inguruko Estatisdistikea azterketea Kulturaren Euskal Behatokiak egindako ikerketa zabalago baten barruan dago.
Orokorrean, arte eta industria kulturalen diru-sarreren eta enpleguaren kopuruak erakutsi deusku kulturearen sektorea kontuan hartzekoa dala, autonomia erkidegoko ekonomian garrantzitsua da, azaldu dabe aurkezpenean. Eragile gehienak (%59,2) pribaduak dira. Arte eszenikoen programatzaileek dabe mendetasun publikorik handiena. Lurraldeei jagokienez, Bizkaiak dau eragile gehien. Azterketearen arabera, produkzinoaren arloan euskerearen agerpena %50ekoa da, eta arte eszenikoen programaznioan, barriz, euskerazko ikuskizunak %36,6 dira.
Arte eszenikoetako programatzaileek lortu ditue diru-sarreren batez bestekoaren hazkunde handiena. Eragileen garrantzi ekonomikoak bilakaera ona izan dau, beraz jarduera mailea handiagoa izan da
Musikea eta jantzea dira gehien nazinoartekotu diran sektoreak. Musika programatzaileek prestautako kontzertuen ia %35 kanpoko artistenak edo taldeenak izan dira. Ikus-arteen erakusketei jagokienez, kanpoko artistak %9,3 baino ez dira. Jantza konpainien atzerriko agerraldia askoz be handiagoa da, %9tik %31ra igo da, hain zuzen be.
Daru orokorren arabera, kulturearen enpleguan gizonen aldeko desoreka txiki bat idago, %55,2 ginezkoak dira, eta %44,9, emakumezkoak. Arlo bakotxean datuak sano desbardinak dira: kontzertuen aretoetan gizonezkoak gehiago dago, ia %80 gizonak dira; ikus-arteetan, ostera, emakumeak dira nagusi, %76,9 emakumeak dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!