Euskal Kostaldeko museo eta intepretazino zentroetako eragileak Lekeition batu dira alkarlana bultzatzeko

Bizkaie! 2012-07-12 15:37   kulturbiz

Museo eta interpretazino zentroen mahai teknikoa eratu da, alkarlana eta komunikazinoa indartzeko eragile guztien artean, kultur eragileen ekarpenak batzeko eta sare lana indartzeko turismo arloaren garapena lortzeko.

Lekeitioko Santa Katalina Itsasargian euskal kostaldeko museo eta interpretazio zentroetako eragileen hirugarren bilerea egin eben bart. Bertan Balenciaga Museoa, Donostiako Aquarium eta Untzi Museoa, Bilbo itsasadarra Itsas Museoa, Bizkaiko Zubia, Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa eta Bizkaikoa-ko arduradunak batu ziran, Basquetour teknikarien laguntzinoagaz, kostaldean dagozan kultur eragileen izenean eta eragile guztien ordezkari modura, akarlanerako hartu-emonak sendotzeko asmoz.

Euskal Kostaldearen Turismo Gida Planak, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak eginda, itsas kulturea eta kultur eragileen papela azpimarratzen dau, gure kostaldeko posizionamendua bermatzeko eta bereizteko turismo arloan. Horregaitik, eta hemendik sortuta, museo eta interpretazino zentroen mahai teknikoa eratu da, alkarlana eta komunikazinoa indartzeko eragile guztien artean.

Aitatu horreez gan, mahaiaren helburua da kultur eragileen ekarpenak batu eta sare lana indartu turismo arloaren garapena lortzeko. Horregaitik, bilerak egin dira alkarlan eremu eta komunikazino esparru horreek lantzeko, eta amankomuneko proiektuak landu eta jorratzeko.

Lehen pausu modura, irailaren 28an, Euskal Kostaldeko Kultur Eguna ospatuko da; egun horretan, museo eta interpretazino zentroek ekintza egitarau amankomuna izango da, aitatu alkarlan sare horren abaiaburu moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu