‘Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Jaialdira 3.500 lagun hurreratu dira
2012-06-11 15:38 kulturbizAskoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia eta Maleta mexikarra argazki-erakusketa kultura-ekimenek, biak be Euskadi 2012k antolatutakoak eta atzo amaitutakoek, 3.500 eta 45.000 lagun batu ditue guztira, hurranez hurran.
Nazinoarteko Poesia Jaialdia pasa dan eguenetik atzora arte izan da Euskadiko hiru uriburuetako eszena-gune desbardinetan, eta 3.500 lagun batu ditu guztira.
Maleta mexikarra argazki-erakusketea, bestalde, Bilboko Arte Ederren Museoan egon da zezeilaren 27tik bagilaren 10era arte, eta denpora horretan 45.000 lagunek izan dabe lehen aldiz Robert Capa, David Seymour Chim eta Gerda Taro argazkilariek Espainiako Gerra Zibilean ataratako argazkiez gozetako aukerea.
Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia eta Maleta mexikarra argazki-erakusketa kultura-ekimenek, biak be Euskadi 2012k antolatutakoak eta atzo amaitutakoek, 3.500 eta 45.000 lagun batu ditue guztira, hurranez hurran. Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen barruan dagozan bi ekimen honeek Eusko Jaurlaritzeak antolatu ditu Fundación 2012 Fundazinoaren bidez eta laster kulturako beste arlo batzuetan jardungo dau, artean eta pentsamenduan, Urdaibaiarte eta Nazinoarteko Intelektualen Topaketa La Cultura Toma la Palabra ekimenei esker. Gainera, ekimen desbardinakaz jarraituko dau, berbarako, Gernikan ikusgai izan ostean, orain Donostiako San Telmo Museoan dagoan Gerra eta Bakea argazki erakusketeagaz.
Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia
Nazinoarteko Poesia Jaialdiak mundu zabaleko hogeiren bat poeta eta Espainiako eta Euskal Herriko hogeita hamarren bat poeta batu ditu, EAEko hiru uriburuetako 12 bat tokitan egin da eta hainbat jarduera programau ditu, besteak beste, poesia-errezitaldiak eta antzezturiko emanaldi ugari, 9 poesia-kontzertu, 2 eztabaida- eta poesia-saio, kontu-kontalarien 3 saio txikienentzat eta poesia bisualeko erakusketak, besteak beste. Tartean izan dira Cristina Peri Rossi, Kirmen Uribe, Karen Connelly, Nguyen Quang Thieu, Luisa Etxenike, Douglas Dunn, Luis García Montero, Saadi Yousif Shihab, Jack Hirschmann, Werewere Liking, Miren Agur Meabe, Natalia Toledo, Lello Voce, Joan Margarit, Anna Crowe, José Fernández de la Sota, Ana Rossetti, Felipe Juaristi, Pia Tafdrup, Ángela Serna, Chiranan Pitpreecha, Rafael Cadenas, Manuel Rivas, Bernardo Atxaga, Iñaki Salvador & Vaivén, Patxi Zubizarreta, Gari…
Era berean, antzerkiaren eta zinemaren munduko hainbat izen ospetsuren parte-hartzeaz gozetako aukerea be izan dau jenteak, eta hor izan doguz, adibidez, Aitana Sánchez Gijón, Elena Irureta, Alex Angulo, Juan Echanove, Miren Gaztañaga eta Almudena Cacho errezitetan, baita Germán Díazen, José Luis Canalen, Kepa Junkeraren eta Luis Delgadoren musikea be.
Jaialdiaren programazinoari bagilaren 7an eta 8an emon jakon hasierea Donostian eta Gasteizen aldi berean, eta Bilbon jarraitu eban ondoren astegoienean.
Maleta mexikarra argazki erakusketea
Erakusketa hau New Yorkeko International Center of Photography (ICP) izenekoak eta Fundación 2012 Fundazinoak antolatu dabe, 2012 Euskadi Bakea eta Askatasunaren Aldeko Kulturen Urteko ospakizunen egitarauaren inaugurazino-ekitaldi moduan. Erakusketa honek lehen aldiz erakutsi ditu Robert Capak (Budapest, 1913–Thai-Binh, Indotxina, 1954), David Seymour Chim-ek (Varsovia, 1911–Suez, 1956) eta Gerda Tarok (Stuttgart, 1910–Brunete, Madril, 1937) Espainiako Gerra Zibilean ataratako argazkiak.
Negatiboz betetako 3 kutxa dira, maleta mexikarra izenagaz ezagutzen diranak. Kutxa horreek 1939an galdutzat emon ziran eta 1995ean berragertu ziran Mexiko Urian. XX. mendean berreskuratu dan negatibo-sortarik garrantzitsuena da; hain zuzen be, 165 argazki-film dira, balio dokumental handiko ia 4.500 argazkigaz. Aitatutako hiru erreportariak Parisen bizi izan ziran, Espainian egin eben lan, eta euren lanak nazinoarteko aldizkarietan argitaratu zituen; horrenbestez, aro modernoko lehenengo gerra-argazkilaritzat hartzen dira. Gainera, gatazka belikoaren lekuko zuzenak izateaz gan, euren kameren objektiboen bitartez kausa errepublikanoa be defendidu eben, eta faxismoaren kontrako militante aktiboak izan ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!